Gasteiz-Miranda-Durango linea. Ezagutzen duzu BAT txartela?
Dakizuen bezala, urtarrilaren 12tik Arabako Foru Aldundiaren menpe dagoen Durango-Gasteiz-Miranda linea berrietan hasi gara lanean.
Linea honen berrikuntzak hobekuntza ugari dakartza, autobusak erosoagoak dira, WIFI zerbitzua eskaintzen da, segurtasun-sistemak berritu eta hobetu dira eta zerbitzuen maiztasuna ugaritu dira bai astean zehar eta bai asteburuetan, besteak beste. Gainera, ordainketa modu berria abian jarri da BAT txartelaren bitartez, ibilbideen salneurria murriztuko duen txartela, alegia.
BAT txartelaren bitartez ordaintzearen abantailak
BAT txartela (Bidai Agiri Txartela) kontakturik gabe (txip baten bidez) dabilen txanpon txartela da. Gasteiz-Miranda-Durango lineetan deskontuarekin bidaiatzea ahalbidetzen duena. Baita, Gasteizko tranbian eta hiriko autobusean ere bidaiatzea ahalbidetzen du.
Txartela honen abantaila garrantzitsuenak ordainketa metodoaren erosotasuna eta ibilbide bakoitzeko deskontuak dira. Txartela 3 euroren truke erosi ondoren, noizbehinka berriro kargatu beharko dugu, erabileraren arabera. Honek dirua aurreztea suposatuko du, deskontu handia eskaintzen delako bidaia bakoitzeko.
Garrantzitsua! Txartela Gasteiz-ko autobus geltokian lortu ahal duzue, Euskotrenek zerbitzu honetarako ahalbidetu duen makinan edo tranbia-ko geltokietan ezarritako edozein makinetan.
BAT zerbitzuaren beste abaintailetako bat, BAT orokorra erabiltzeko aukera da, pertsona batek baino gehiagok erabili daitekeena. Hau da, ez da txartel pertsonala eta beste pertsonekin tartekatu ahal izango dugu.
Aplikatutako deskontuak:
BAT txartela orokorra: txartel orokorrarekiko %20ko deskontua.
BAT txartela berezia: txartel orokorrarekiko %40ko deskontua.
Familia ugariak: txartel orokorrarekiko %20ko deskontua (ohiko kategorian) edo %50 (Kategoria berezian)
Gasteizeko udalaren web guneko hurrengo estekan aurkitu ahal duzue BAT txartelari buruzko informazio gehiago. Kontsulta itzazu gehien komeni zaizun txartela zein den jakiteko.
BAT txartelari buruzko ohiko galderak
Azkenik, gogoratzen dizkizuegu Gasteiz-Durango-Miranda linea berriaren ordutegiak. Kontsulta itzazu hobe datorkizun ordutegia.
Bihar, urtarrilaren 12an, Durango-Gasteiz-Miranda
Bihar, urtarrilaren 12an, Durango-Gasteiz-Miranda ibilbidearen barruko bi linea berritan gure zerbitzua eskaintzen hasiko gara. Horien titularra Arabako Foru Aldundia da.
Bi lineak berritzeak hobekuntza nabarmenak ekarriko ditu gure zerbitzuan, esate baterako, BAT txartela erabili ahal izango da ordaintzeko, autobus berriak erosoagoak eta modernoagoak dira, WIFIz hornituta daude, karbono emisio gutxiko teknologia erabiltzen dute eta segurtasun sistema modernoenak dauzkate garraio eraginkor, seguru, merke eta unibertsala bermatu ahal izateko.
Durango-Gasteiz-Miranda linea berrian bidaien maiztasuna handitzeaz gain, txartelaren prezioa merketuko da BAT txartelarekin ordaintzeko. Berrikuntzen artean, Txartelak aldez aurretik saltzeko online sistema eta webgunearen bitartez (www.autobuseslaunion.com) saltzeko sistema sartu da. Gainera, honez gero lanegunetan eta asteburuetan maiztasun handiagoa egongo da. BAT txartelaren erabiltzaileek gaur egun baino merkeago bidaiatu ahal izango dute.
Gasteiz-Miranda linearekin, lanegunetan, norako bakoitzean, 16 bidaiaren bidez lotuta egongo dira hiri biak (14 dira eskola egunak ez direnetan) eta asteburuetan, berriz, 6/7 bidaia norabako bakoitzean. Gainera, Argantzunen eta Rivabellosan ere geldituko da: lanegunetan norako bakoitzeko egiten dituen bidaietatik, 11 Rivabellosan sartuko dira eta 7 Argantzunen. Maiztasun hauekin, dagokionaren arabera, egunero bidaia kopuruak 2 eta 5 arteko gehikuntza izango du.
Bestalde, Gasteiz-Durango linearen bitartez, astelehenetik ostiralera, norako bakoitzean, 14 bidaia egongo dira eta 6 asteburuetan eta jaiegunetan. Gainera, tarteko geldialdiak egongo dira, Legution, Lukon eta Urbinan (6/7 bidaia norako bakoitzean egunero) eta Goiaineko industrialdean. Era berean, norako bakoitzean, Duranan geldituko den bidaia bana egongo da Legutioaldeko Batxilergoko ikasleek ikastolara joan ahal izateko. Gainera, Bizkaiko hainbat udalerritan geldituko da: Otxandio, Mañaria, Izuritza eta Iurreta, Urkiola gainarekin batera (Santutegia).
Sarritasun horiek handiagoak dira gaur egun Gasteiz eta Durango artean daudenak baino: Egunero 6 bidaia gehiago, hau da, ia autobus bikoitza; eta bi bidaia gehiago asteburuetan Gasteiz eta Durango artean. Gainera, EHUren kanpusean egunero sartzen diren autobusen bidaia kopurua 2tik 6ra handitzen da eta langileek nahiz ikasleek errazago bidaiatzeko asmoz, ordutegiak moldatu dira.
Gehiago jakiteko: www.araba.eus Tel 945 18 18 18
www.autobuseslaunion.com 945 26 46 26
Autobus Zerbitzua abenduaren 24,25,31 eta 2019ko urtarrilaren 1an
BILBO>IRUÑA> BILBO AUTOBUS ZERBITZUA – P/37 LINEA
- Abenduaren 24 eta 31, azken ordutegiak
- 18:00 Bilbo – Iruña
- 18:00 Iruña – Bilbo
- Abenduaren 25a, Eguberri eguna, ez dago zerbitzurik
- 2019ko urtarrilaren 1a, Urte Berri eguna
- 18:00 Bilbo>Iruña
- 20:30 Bilbo>Iruña
- 18:00 Iruña>Bilbo
- 20:30 Iruña>Bilbo
- Bilboko txarteldegia (Termibus) 19:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan.
- Iruñako txarteldegia 20:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da.
Egun hauetan txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.
IRUÑA>GASTEIZ>IRUÑA AUTOBUS ZERBITZUA – NA-4 LINEA
- 2018ko abenduaren 24 eta 31ko azken ordutegiak
- Iruña>Gasteiz, 19:00etan erdizuzena (ez da 18:00etako zerbitzua emango)
- Iruña>Gasteiz, 20:00etan Iruñatik irten eta Ziordian amaituko da
- Gasteiz>Iruña, azken zerbitzua 19:00etan 18:00etan ez da zerbitzurik egongo.
- Iruña>Gasteiz Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo
- Gasteiz>Iruña Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo
- Gasteizko txarteldegia eta Autobus Geltokia 19:15ean itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan
- Iruñako txarteldegia 20:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartelak autobusean bertan erosi ahal izango dira.
Egun hauetan txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.
BILBO>GASTEIZ autopistatik – P/3714 LINEA
- Abenduaren 24 eta 31, azken zerbitzuak
- 19:00 Bilbo>Gasteiz
- 19:00 Gasteiz>Bilbo
- Ez da egongo Leioa/EHU>Gasteizko 18:55eko zerbitzua
- 13:00 Gallarta>Gasteiz
- 18:00 Gasteiz>Gallarta
- 12:50 Algorta>Gasteiz
- 16:45 Gasteiz>Algorta
- 2018ko abenduaren 25eko ordutegiak
- 2019ko urtarrilaren 1eko ordutegiak
Abenduaren 24an eta 31n Termibuseko txarteldegia 19:00etan itxiko da eta Gasteizko 19:15ean. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegiak itxita egongo dira. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan Txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.
Santo Tomás. Euskal nekazaritzaren zaporeaz gozatzeko eguna
Santo Tomas azoka Bilbon ospatuko da ostiralean. Bilboko Alde Zaharrean gozatu ahal izango dugu Euskal Herriko ingurune ruralaren zapore osoa.
Egun osoan zehar, inguruko baserritarrek animaliak aurkeztuko dituzte eta Euskal herriko gastronomiaren adierazleak dastatu ahal izango dugu. Gaztak, erroskillak, gozokiak, frutak eta barazkiak, eztia, eta hainbat artisau produktu. Aurten, 135 baserritarrek 275 saltoki ezarriko dituzte hain zuzen ere.
Egunean zehar pertsona ugari hurbilduko dira merkatuak izango dituen hiru eremuetara, Areatzara, Arriaga Plazara eta Plaza Barrira, non jai giroa aurkitu ahal izango baitugu. Bertan bertsoak, txalaparta, trikitixa eta hainbat euskal folklorearen adierazle gehiago entzun ahalgo ditugu.
Noski, leku honetan ohikoa den janari ugari aurkitu ahal izango duzue, baina normalena Santo Tomasen Txorizo Talo on bat dastatzea da. Ezin zarete etxera bueltatu dastatu barik, noski, txakolin edo sagardo on batekin tartekatuz.
Aurreko paragrafoan esan dugun bezala, ziur aski etxera joan baino lehen txakolin bat baino gehiago hartuko dugu. Guztiok dakigun bezala, edango badugu ez dugu gidatu behar. Horregatik, animatzen zaituztegu garraio publikoa erabiltzera jaira hurbiltzeko. Aukera handiak dituzue, horien artean gure autobusak erabiltzea.
La Union autobusen ordutegiak jaitsi
Laburbilduz, Santo Tomas azokaz gozatzea opa dizuegu eta Gabon zoriontsuak pasatzea ere bai. Edaten baduzue kotxea etxean utzi. Hurbildukozaituztegu Bilbora!
Santo Tomas genero indarkeriaren aurka
Aurten, genero indarkeriaren aurka eta berdintasunaren alde lan egiten duten Bizkaiko elkarteak goraipatuko ditu azokak aurten.
Horrela, azokak ‘Puntu Lila’ izango du Areatzan. Nerabeei zuzendutako jarduera ezberdinak egongo dira genero indarkeriaren inguruko prebentzioa eta sentsibilizazioa areagotzeko.
Argazkia: jmendia99
Berriak eta abantailak 2018-2019 BIDAIDE BONOETAN
Gasteiz-Bilbo edo Bilboko ingurualdeetatik bidaiatzen duzue egunero? Autobuses La Union-en BIDAIDE BONO-ak dituzue hori egiteko. Deskontu handiak, bono mota eta tarifa desberdinekin, ordutegi ugari, eta geltoki desberdinak eskaintzen dituzte bai Bilbon eta bai Gasteizen zuen bidaia nahi duzuen bezala antolatu dezazuen. Tarifa eta deskontu linka.
Bilbo-Gasteiz-Bilbo linea. Geltoki berriak Deustun eta Sarrikon eta ordutegi maiztasun handiagoa.
Orain, Termibusekin batera, beste bi geltoki gehitu ditugu Bilbon, Sarrikon eta Deustun, hain zuzen. (Ikusi ordutegi eta ibilbideak). 44 ordutegi desberdinen artean aukeratu dezakezu Bilbo eta Gasteiz inguruko herrietatik zuri hobeto datorkizun bidaia egiteko. Goizeko 6etatik, gaueko 22:15etara, nahi duzuen ordutegia eta geltokiak aukeratu ditzakezu. Gasteizen Unibertsitatea, Gasteiz Hiribidea eta “Geltokian izango dira geralekuak eta Bilbon Sarrikon, Deustun edo Termibusen.
Egizu zure neurriko bidaia!
BIDAIDE BONOEN abantailak ikus itzazu
1-Bonu mota desberdinak: Hilabetekoak, hiruhilabetekoak edo urtekoa. Epe-muga desberdinak dituzte eta beherapen desberdinak ere bai. Informazio osoa kontsulta dezakezu esteka honetan. Bono batzuetan, bidaia arruntarekin konparatuz %60-ko deskontua egon daiteke.
2-Tarifa desberdinak: 31 urte baino gehiago badituzu Bidaide Bonu gorria, 30 urte baino gutxiago badituzu, Bidaide Bonu berdea. Aukeratzen duzun linearen arabera ordutegi eta ibilbide desberdinak egongo dira eskuragarri. (Tarifa eta deskontu Linka)
Ibai-ezkerraldea: Ikusi ordutegi eta ibilbideak
Ibai-eskuinaldea: Ikusi ordutegi eta ibilbideak
Bilbo-Gasteiz: Ikusi ordutegi eta ibilbideak
3-Zerbitzuak geltoki desberdinekin: Astelehenetik ostiralera hurrengo geltokiak egingo dira: Gasteizen unibertsitatean, Gasteiz Hiribideanen eta geltokian. Bilbon Termibusen, Deustun eta Sarrikon egingo dira geldialdiak.
4- Ordutegi aukera handiak: Irteera ordutegi maiztasun handiz izango dira. Hori dela eta, bidaiak zuen beharretara egokitu ditzakezue. Zuen ibilbidea kontsultatu eta hobeto datorkizuen ordutegia aukeratu besterik ez duzue behar.
Hurrengo estekan ikus dezakezue BIDAIDE BONU-ei buruzko informazio guztia: BIDAIDE BONUAK
Zalantzarik edo kontsultarik izanez gero, gurekin jarri zaitezkete harremanetan hurrengo telefono zenbakietan: 94 427 11 11 eta 945 26 46 26.
Argi baduzu eta BIDAIDE BONO bat lortu nahi baduzu, bete ezazu BIDAIDE BONO-aren eskaera eta bidali bonos@autobuseslaunion.com helbidera, edo eskura eman dezakezu Autobus La Union-en edozein saltokian, Termibusen edo Gasteizko geltokian. (Eskaera fitxara linka)
Berriz ere, Bilboko Europako Mugikortasun Astearekin bat egingo dugu
Beste urte batez Bilboko Europako Mugikortasun Astea heldu da eta egitasmoaren babesleetako bat garenez berarekin bat egin dugu. Hemeretzigarren edizioa da aurtengoa eta urte askotarako izatea espero dugu. Denok dakizuen bezala, ospakizun honen helburua bilbotarrei mugikortasun eredu onuragarriak erakustea da, Bilbo hiri arnasgarriagoa, arinagoa eta jasangarriagoa bihurtzeko.
Bidaiatu ezazu merkeago La Union autobusak eta Ryanair-en hegaldiak konbinatuz
¿Badakizue Ryanair-ek Gasteiz-ko aireportutik hegaldi komertzialak abian jarri dituela? Momentu honetan Sevilla, Tenerife, Colonia eta Milanera bidaiatu daiteke.
Guk, Gasteizetik aireporturako autobus zerbitzua eskaintzen dugu, baita bueltako bidaia ere. Horrela, Ryanair-ek dituen prezio ikaragarriak aprobetxatu ditzakezue hainbat moduetan, haren hegaldiak gure autobus zerbitzuarekin konbinatuz. Bilbokoa, Gasteizkoa, edo Iruñekoa bazara, gure autobusak erabili ditzakezu terminalera heltzeko, eta hortik nahi duzuen lekura bidaiatzeko.
Bilbokoa edo Iruñekoa bazara, Gasteizera doan autobusa hartu beharko duzue lehenengo eta handik aireporturako autobusa. Hegazkina hartu eta bidaiatzera! Horrela, era merkean, erosoan eta ardurarik gabe bidaiatuko duzue.
Bilbao-Milan joan etorria 73 €-tik gora
Pentsa dezagun Bilbotik Milanera joan nahi dugula Uztailaren 5-etik 12-ra. 73 €-ren truke egin ahal dugu hori, autobuseko bidaiak barne. Milanen lurreratu eta Toscana bisitatzeko gogorik duzue? (Prezioek aldaketak jasan dezakete dataren arabera eta txartelak erosten diren egunaren arabera).
Jarraian, Gasteiz-Gasteiz-ko aireportua autobus bidaiari buruzko xehetasunak aipatuko ditugu.
Gasteiz-ko aireportua autobus geltokiarekin eta hiriaren erdigunearekin lotuta dago gure konpainiako autobus baten bidez. Bidaiaren prezioa 3 eurotakoa da, bidaiari eta bidai bakoitzeko.
Aireportutik Gasteizera
Autobusa terminalaren iriste atetik ateratzen da hegaldia heldu eta ordu erdi beranduago eta bidaiariek beren fardelak hartu eta gero, 15-20 minutuz geldituko da Euskal Herriko Boulevard-ean, hiri-autobusen geltokian, autobus geltokiaren ate nagusiaren ondoan. Ondoren hiri-erdigunerantz abiatuko da, Cadena eta Eleta Kalerantz, katedral berriaren ondoan.
Gasteiztik aireportura
Kontrako norabidean, autobusak geltoki berdinak erabiliko ditu. Cadena eta Eleta kaletik abiatzen da hegaldiak baino 2 ordu arinago eta 10 minutu ondoren gutxi gora behera Euskal Herriko Boulevard-ean geldituko da. Handik, aireporturantz abiatuko da hegaldia irten baino ordu eta erdi lehenago.
Lerro hauek irakurri eta gero ikusi dezakezue aurreztutako dirua. Gehiago jakin nahi baduzue, Ryanair-en webgunearen esteka uzten dizuegu. Bertan ikusi ditzakezue eskaintzen diren hegaldi guztiak, eta prezioak data bakoitzerako.
Gure web orrialdean, Gasteizera heltzeko lotura guztiak kontsultatu ditzakezue, bertatik aireportura jo ahal izateko. Kontsultarik baduzue gurekin kontaktuan jarri zaitezkete gure sare sozialen bidez edo bezero arreta telefono zenbakiaren bitartez.
Oraindik argi ez baduzue nora joan oporretan edo asteburu pasa joateko leku desberdin baten bila bazabiltzate, turismoaren euskal agentzia eta Viajes Navarsol agentziaren estekak uzten dizkizuegu. Ziur gaude informazio ona aurkitu ahal izango duzuela.
Aukera aprobetxatu eta bidaia disfrutatu!