Bidaide bonuak
ASTELEHENETIK OSTIRALERA egunero bidaiatzen baduzu, horixe da interesatuko zaizun bonua, noizbehinkako txartelaren aldean % 52rainoko deskontu garrantzitsuak ere eskaintzen dituelako. Bidaide Bonua erosi aurretik egin beharrekoak:
- Aukeratu linea/ibilbidea: Bilbo-Gasteiz, Eskumaldea-Gasteiz edo Ezkerraldea-Gasteiz. Kasu hauetan, ibilbide hauetako bat aukeratzen duzunean, bonuak ibilbide horien ordutegien artean hautatzeko aukera eskainiko dizu. Gainera, Multilinea Bonua eskura dezakezu. Horrekin, linea guztien ordutegien artean aukeratu ahal izango duzu. Ibilbide bakoitzak prezio bat dauka.
- A/3714 Bilbo>Gasteiz>Bilbo, Linea hori aukeratzen baduzu, Termibusetik eta Deustuko eta Sarrikoko geralekuetatik Gasteizera doazen ordutegi eta irteera guztietan bidaiatu ahal izango zara. Edota Gasteizko Unibertsitatetik edo geltokitik Bilboko Termibusera eta Deustuko eta Sarrikoko geraleku berrietara doazen ordutegi eta irteera guztietan. Egin klik
- A/3718 Gallarta>Gasteiz>Gallarta, Linea hori aukeratzen baduzu, Ezkerraldetik nahiz linea horretako edozein geralekutatik Gasteizera doazen ordutegi eta autobus guztien artean aukeratu ahal izango duzu, noranzko batean eta bestean. Egizu klik estekan.
- A/3719 Algorta>Gasteiz>Algorta. Linea hori aukeratzen baduzu, Eskumaldetik nahiz linea horretako edozein geralekutatik Gasteizera doazen ordutegi eta autobus guztien artean aukeratu ahal izango duzu, noranzko batean eta bestean. Egizu klik estekan.
- Multilinea Bonua.Linea guztietako edozein ordutan bidaiatzeko aukera eskaintzen dizun bonua da. Eskumaldea nahiz Ezkerraldea abiapuntua edo helmuga izanik, edozein ordutegi eta ibilbide aukeratu nahi duten bidaiariek erabiltzen dute.
2. Zure adinaren arabera, aukera desberdinak dituzu, bakoitza prezio jakin batekin:
- Bidaide bonu gorria, 31 urtetik gorakoentzat.
- Bidaide bonu berdea, 31 urtetik beherakoentzat eta erretirodunentzat.3.
3. Maiztasuna ere aukera dezakezu: horietako bakoitzak aldi jakin bat hartzen du, eta prezio jakin bat dauka.
- HILEKO Bidaide Bonu Gorri edo Berdea, hilabete bateko balio aldiarekin.
- HIRUHILEKO Bidaide Bonu Gorria edo Berdea, hiru hilabeteko balio aldiarekin.
4. Izenduna edo pertsonalizatua da. Bonuaren titularrak baino ezin du erabili. Ezin da eskualdatu.
5. ASTELEHENETIK OSTIRALERA bidaiatzeko balio du. Argibide gehiago eskura dezakezu «Ohiko galderak: Bidaide bonuak» loturan edota «bizitza-bonuen prestazioak» pdf-an
6. Lehen aldiz eskatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu leihatilan. Ikusi argibide gehiago webguneko «Ohiko galderak: Bidaide bonuak» atalean.
7. Ordura arte bidaiatzeko izan dituzun baldintza berdinetan bonua berritu nahi baduzu, www.autobuseslaunion.com webguneko «Berritu Bidaide bonua» lotura erabil dezakezu. Ikusi xehetasunak webguneko «Maiz egiten diren galderak. Bidaide bonuak» atalean.
Famila ugariak
% 20ko edo % 50eko deskontua ezarriko da Bidaide bonuetan, familia ugari motaren arabera.
Alta eskatzeko, dokumentazio hau eman behar duzu:
- Bidaide bonua eskatzeko inprimakia
- NANaren fotokopia
- NANaren neurriko argazkia
- Dirusarrera egin izanaren ziurtagiria
- Familia ugaria egiaztatzeko dokumentazioa: familia ugariaren jatorrizko titulua eta fotokopia bat.
Familia ugariaren agiria iraungitzear badago eta deskontua jasotzen jarraitu nahi baduzu, familia ugariaren agiri eguneratuaren fotokopia eraman behar duzu enpresaren bulegoetara, agiri zaharra iraungi aurretik.
Arauak
Bidaide bonuen arauak deskargatzeko aukera duzu: pdf-a
Eskaera-inprimakia
Bidaide bonua eskatzeko inprimakia deskargatzeko aukera duzu.
Modalitate aldaketa
Bidaide bonua eskatzeko inprimakia deskargatzeko aukera duzu.