Union autobusak eraso matxistarik gabeko gunea!
2016an, eremu publikoetan jazarritako emakumeen %21,6 garraio publikoan bidaiatzean jasan zuten erasoa eta %19, berriz, gaueko aisiarako guneetan gertatu zen, Indarkeria Matxistari buruzko 2016ko Inkestaren arabera.
Garraio publikoan izandako eraso matxistak, besteak beste, ukituak, urratuak eta gorputz-atal intimoen erakustaldiak izan dira. Eraso arinetan oso salaketa gutxi aurkezten dira.
Unionetan horren jakitunak garenez, garraioan eta lan egiten dugun lekuetan emakumeek jasaten dituzten jarrera eta jokabide matxistei aurre egiteko kanpaina bat jarri dugu abian.
Union autobusak eraso matxistarik gabeko gunea! da azaroaren 11tik 17ra arteko astean eta hilean behin une jakinetan zabalduko den kanpainaren leloa.Gizonezko erasotzaileei zuzendutako neurria da, horiek sentsibilizatzeko asmoz.
Abiapuntu honetatik aurrera, lanean jarraituko dugu jarduera protokolo bat prestatzu, horrelako jokabideak agertzen direnerako berariazko tresna eta jarduerekin.
Momentuz, bidaiatzen ari direnean gure autobusetan jazarritakoek geltokietako langileengana jo ahal izango dute, edo bezeroaren arretarako telefonoetako batean gertatutakoaren berri eman. Gainera, bidaiarietako batek berak dioena baieztatzen badu, gidariari jakinarazi ahal izango dio, honek, erasoa jasan duen bidaiariaren baimenarekin, barruko protokoloak zehaztutakoa egin dezan.
Neurri hori bidegabeko jarrerak salatzeko eta gizalegezko jokabidea sustatzeko azmoz Union autobusak abian jarritako kanpainaren barruan dago.
Unionetan kalitatezko zerbitzu publikoa emateko konpromisoa dugu eta, kanpaina berri honekin, indarkeriazko egoerak eta gizalegearen kontrako jokabideak ekidin nahi ditugu.
Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu gizalegearen aurkako egoerak salatzen lagundu duten bidaiariei, izan ere, haien jokabideari esker, arazoak ez dira larriagotu.