Termibus Bilboko geltoki berriaren antolaketari buruzko bidaiarientzako argibideak
Hasiera: 2019ko azaroak 29
Geltoki berriaren helbidea: Gurtubai kalea, 1. 48013-BILBO
Geltokiaren ordutegia: 06:00-23:00
- Bidaiarientzako sarbidea:
- Bilboko Metroa: Sarbide zuzena San Mameseko metro-geltokitik (Termibuseko irteeratik) -1 solairura. Bertan, lehiatileen eta salmenta makinen gunea eta kafetegia daude.
- Renfe eta aldiriak: Sarbide zuzena -1 solairura. Bertan, lehiatileen eta salmenta makinen gunea eta kafetegia daude.
- Oinez: Sarbidea Perez Galdos kalean eta irteera Gurtubai kaleko 0 solairutik
- Autoz: aparkalekua 3. solairuan
- Eraikinaren azalpena
- 0 SOLAIRUA: Oinezkoentzako sarbidea kaletik
- -1 SOLAIRUA edo solairuartekoa: Leihatilak, txartelak saltzeko makinak, autobusetara igotzeari buruzko argibideen pantailak (irteerak eta etorrerak), taberna, kontsignak, bulegoak, eremu komertziala, metroaren sarbidea, eremu logistikoa, instalakuntzak. Solairu honetan balioztagailuak daude (bidaia txartela balioztatzeko balio dute metroan daudenen antzera). Horietatik igarota bidaiariak -2 solairuan dauden autobus nasetara sartzen dira.
- -2 SOLAIRUA: nasak eta itxaron eremuak (soilik berehala irtetea programatuta duten bidaiarientzat). Eremu honetara sartuko dira soilik edozein enpresatako autobusez bidaiatzeko txartela dutenak. Horretarako, bidaiariek QR kodea daukan txartelarekin igaro behar dute -1 solairuko balioztagailuetatik.
- -3 SOLAIRUA: autoen aparkalekuak.
- -4 SOLAIRUA: autoen aparkalekuak.
- UNION AUTOBUSAK eta BURUNDESA enpresen bidaiarientzako jarraibideak
Geltoki berria irekiko denetik, enpresa hauek baimentutako baliabideen bitartez ateratako txartel guztietan QR KODEA agertu behar da, nasetara sartzeko balioztagailuetatik igarotzeko ezinbestekoa. Ezin da nasara sartu txartelik gabe (salbu 06:00etan irteten duen autobusera igotzeko edo geltokia itxita dagoenean ez bada).
- UNION/BURUNDESA leihatila, -1 solairua. Ordutegiak: astelehenetik ostiralera, 06:15etik 20:45era; larunbatetan, 09:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara; Igandeetan, 10:00etatik 12:30era eta 15:30etik 21:30era.
- UNION AUTOBUSAK eta BURUNDESA enpresen autosalmentako makinak: 3 makina, -1 solairuan, sarrerako eskailera mekanikoen ondoan.
- Internet: autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com Interneten bidezko salmentarako webguneetan bidaia txartelen salmentan EZ DAGO BIDAIARIENTZAKO KOMISIORIK. Horietara sartu daiteke edozein telefono mugikorretik eta bidaia hasi baino 15 lehenago amaitzen da txartelak erosteko aukera.
- Gasteizera goizeko 06:00etan ateratzen den autobusa hartzeko gaueko sarreratik joan behar izan dute bidaiariek. Soilik autobus hori hartzeko bidaiariek ez dute balioztagailuetatik igaro behar izango. Hala, bidaia txartela autobusean bertan erosi ahal izango dute edo, hala nahiago badute, aldez aurretik salmentarako dauden beste bitartekoetan.
Leihatila itxita dagoenean, bidaiariak geltokiko autosalmentarako makinak erabili ahal izango ditu txartela erosteko edo, aukeran, gure webguneak: www.autobuseslaunion.com edo www.laburundesa.com