BidaiAbantailei probetxua atera eta merkeago bidaiatu Bilbo eta Gasteiz artean

Ezagutu gure geltoki berriak Bilbon (Deustu eta Sarriko)

Egunero Bilbo hiria (edo ertzak)  eta Gasteizen artean bidaiatu behar al duzu? Berritu edo erosi ezazu zure Bidaide Bonua eta disfruta itzazu BidaiAbantailak. Horrez gain, urteko bonoarekin bat, 10 bidaietako bono bat eskuratuko duzu dohan bai Gasteiz norabidean eta baita Bilbo norabidean ere.

Hileko, hiruhileko edota urteko bonoa berritu edo erosiz gero, hurrengo abantailak izango dituzu:

Ordutegi zabalak: goizeko 06:00etatik gaueko 22:15erarte, 20 minuturo. Horrela, hobeto datorkizuen eran antolatu ditzakezue zuen bidaiak.

– 80 lotura mota baino gehiago, joan etorriak kontuan hartuta

– Gasteizen, autobus zerbitzuak hurrengo geralekuetan gelditu dira: unibertsitatean, epaitegietan eta autobus geltokian. Bilboko geltokiak hurrengokoak dira: Termibus, Deustu eta Sarriko.

– Oso modu errazean egin dezakezue bonoen eskaera. Bai salmenta puntuetan, baita bonos@autobuseslaunion.com posta helbidean.

– Gainera, lehen baieztatzen diren 100 bonoek %5-eko deskontua izango dute. Promozio hau 2019-07-31 arte egongo da zabalik.

Guzti honez gain, zuen konfidantzak opari bat merezi duela uste dugu. Zure urteko bonuarekin bat, Gasteiz nahiz Bilboko norabideetarako 10 BIDAIETAKO BONUA DOHAINIK zuretzat. Gainera, zinema, pilota eta futbol partiduetarako edo bestelako ekitaldietarako sarrerak zozketatuko ditugu gure sare sozialetan.

Hurrengo estekan aurki ditzakezue linea guztietako ordutegiak eta bidaia bakoitzeko salneurria.

Bilbo-Gasteiz

Gasteiz-Bilbo

Zalantzarik edukiz gero, edo zerbait kontsultatu nahi baduzue, web orrialdearen bitartez jarri zaitezkete gurekin harremanetan edo gure bezero arreta telefonoetara deituz. Bilbo: 94 427 11 11  Gasteiz: 945 26 46 26.

Gasteiz-Miranda-Durango linea. Ezagutzen duzu BAT txartela?

Dakizuen bezala, urtarrilaren 12tik Arabako Foru Aldundiaren menpe dagoen Durango-Gasteiz-Miranda linea berrietan hasi gara lanean.

Linea honen berrikuntzak hobekuntza ugari dakartza, autobusak erosoagoak dira, WIFI zerbitzua eskaintzen da, segurtasun-sistemak berritu eta hobetu dira eta zerbitzuen maiztasuna ugaritu dira bai astean zehar eta bai asteburuetan, besteak beste. Gainera, ordainketa modu berria abian jarri da BAT txartelaren bitartez, ibilbideen salneurria murriztuko duen txartela, alegia.

BAT txartelaren bitartez ordaintzearen abantailak

BAT txartela (Bidai Agiri Txartela) kontakturik gabe (txip baten bidez) dabilen txanpon txartela da. Gasteiz-Miranda-Durango lineetan deskontuarekin bidaiatzea ahalbidetzen duena. Baita,  Gasteizko tranbian eta hiriko autobusean ere bidaiatzea ahalbidetzen du.

Txartela honen abantaila garrantzitsuenak ordainketa metodoaren erosotasuna eta ibilbide bakoitzeko deskontuak dira. Txartela 3 euroren truke erosi ondoren, noizbehinka berriro kargatu beharko dugu, erabileraren arabera. Honek dirua aurreztea suposatuko du, deskontu handia eskaintzen delako bidaia bakoitzeko.

Garrantzitsua! Txartela Gasteiz-ko autobus geltokian lortu ahal duzue, Euskotrenek zerbitzu honetarako ahalbidetu duen makinan edo tranbia-ko geltokietan ezarritako edozein makinetan.

BAT zerbitzuaren beste abaintailetako bat, BAT orokorra erabiltzeko aukera da, pertsona batek baino gehiagok erabili daitekeena. Hau da, ez da txartel pertsonala eta beste pertsonekin tartekatu ahal izango dugu.

Aplikatutako deskontuak:

BAT txartela orokorra: txartel orokorrarekiko %20ko deskontua.

BAT txartela berezia: txartel orokorrarekiko %40ko deskontua.

Familia ugariak: txartel orokorrarekiko %20ko deskontua (ohiko kategorian) edo %50 (Kategoria berezian)

Gasteizeko udalaren web guneko hurrengo estekan aurkitu ahal duzue BAT txartelari buruzko informazio gehiago. Kontsulta itzazu gehien komeni zaizun txartela zein den jakiteko.

BAT txartelari buruzko ohiko galderak

Azkenik, gogoratzen dizkizuegu Gasteiz-Durango-Miranda linea berriaren ordutegiak. Kontsulta itzazu hobe datorkizun ordutegia.

L-18 Gasteiz- Durango

L-19 Gasteiz- Miranda