Bizikletak, surfeko oholak eta abar eraman nahi badituzu, txartela erosteko unean fakturatu eta dagokion tarifa ordaindu beharko duzu.
Halako gauzak eramateko, ibilgailuaren maletategian lekurik dagoen ikusi beharko da. Gehienez halako hiru gauza eramango ditu autobusak, eta inoiz ere ez bat baino gehiago bidaiari bakoitzeko.
Ekipaje berezia (bizikleta, surfeko ohola, eskiak, musika tresnak…) egoki bilduta eraman behar duzu, gainerako bidaiaren ekipajea ez zikintzeko edo hondatzeko eta zure ekipajearen egoera zaintzeko.
Bizikletei dagokienez, egoki bilduta egoteaz gain, aurreko gurpila kenduta eraman behar dira.
Halako gauzarik eramanez gero, irteera baino hamar minutu lehenago iritsi behar duzu, gutxienez, autobusa irtengo den lekura.
Autobusean halako gauzak eramateko lekurik ez dagoela ikusiz gero, hurrengo irtenaldian eramango du enpresak (ahal izanez gero). Dena dela, bidaiariak ez du horregatik inolako kalteordainik jasotzeko eskubiderik.
A3700 lineetan (Bilbo, Gallarta, Algorta eta Leioatik Gasteizera zein Gasteiztik aipatutako helmugetara) bizikleta tolesgarriak autobusaren maletategian jarriko dira eta bidaiariak behar bezala enbalatuko ditu. Bidaiariak ez du tarifa gehigarririk ordaindu behar izango.
Debekatuta dago patinete elektrikoarekin bidaiatzea autobusetan, 2024ko otsailaren 1etik aurrera. Bizkaiko Foru Aldundiaren 2024ko urtarrilaren 22ko Foru Agindua.