Hiruhileko eta hileko Bidaide Bonuaren salmenta: 2022ko abendua

Jakinarazten dugu abendu, urtarril eta otsail aldirako baliagarriak diren Bidaide Bonuak (hiruhilekoak eta hilekoak) salgai jarri direla. Ikusiko duzuenez, gure bonuek, oraingoz, 2022ko abenduari dagokion bonuaren zatiari dagokion dirulaguntzaren % 50eko deskontua baino ez dute, 2022ko ekaineko tarifei buruz indarrean dagoen araudiak ezartzen duen bezala.

Beraz, 2022ko abenduko Bidaide Hileko Bonuek %_50eko deskontua dute, hilabete horri dagokiona. Eta Hiruhileko Bidaide Bonuek, berriz, abenduko zatia soilik dute diruz lagunduta oraingoz.Duela gutxi argitaratu den bezala, badirudi administrazioak aurreikusita duela dirulaguntzen neurriak % 50 luzatzea 2022ko abenduaren 31tik aurrera. Horregatik, eta neurri horiek behin betiko onartzen badira, urtarrilari eta otsailari dagokien dirulaguntzaren deskontua bidaiariari itzuliko zaio, ezartzen diren ehunekoetan eta behin betiko baldintzetan.

 

Bonu mota – Tipo de bono

Ibilbidea Gorria Hilekoa Berdea Hilekoa Gorria Hiruhilekoa Berdea Hiruhilekoa
Línea Rojo Mensual Verde Mensual Rojo Trimestral Verde Trimestral
Gallarta 84,77 € 76,72 € 383,13 € 345,74 €
Algorta 84,77 € 76,72 € 383,13 € 345,74 €
Bilbo – Bilbao 122,24 € 74,06 € 523,33 € 313,07 €
Leioa EHU -UPV 118,37 € 60,07 € 499,74 € 263,74 €
Lineanitza – Multilinea 132,95€ 95,48 € 593,49 € 392,48 €

Bidaide Bonuaren hileko eta hiruhileko tarifak (abendua/urtarrila/otsaila) 2022ko abendurako balio dutenak, kontuan hartuta deskontua abenduan bakarrik aplikatu dela.