Geralekuen eskema

Astelehenetik ostiralera lanegunetan

Línea 19 Mirandatik Gazteizera
Abiapuntua MIRANDA DE EBRO-Autobus Geltokia-C/Ronda de Ferrocarril nº1
RIVABELLOSA- Los Fueros, nº10
LA PUEBLA DE ARGANZON
VITORIA/GASTEIZ -Portal de Castilla, nº67
VITORIA/GASTEIZ-Epaitegiak, avenida gasteiz
VITORIA/GASTEIZ-Bastiturri/avenida gasteiz
VITORIA/GASTEIZ – Autobus Geltokia- Euskaltzaindia plaza

Astelehenetik ostiralera lanegunetan

Línea 19 Gasteiztik Mirandara
Abiapuntua VITORIA/GASTEIZ – Autobus Geltokia- Euskaltzaindia plaza
VITORIA/GASTEIZ-Bastiturri, avenida gasteiz
VITORIA/GASTEIZ-Epaitegiak, avenida gasteiz 21
VITORIA/GASTEIZ -Portal de Castilla, nº80
LA PUEBLA DE ARGANZON
RIVABELLOSA- Los Fueros, nº10
MIRANDA DE EBRO- Logroño nº42
MIRANDA DE EBRO-Autobus Geltokia-C/Ronda de Ferrocarril nº1

*Autobusen igarotze ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira * begiratu ordutegiak

Linea honek bere araudia du. “Arabako Foru Aldundiaren titulartasunekoa den errepideetako erabilera orokorreko bidaiarien garraio publiko erregularreko lineetako zerbitzuen araudia”

Ordutegiak eta tarifak

Lineak/Ibilbideak Autobusa enpresa Ordutegiak
L-19 Gasteiztik Mirandara La Unión, S.A PDF

Erreserba ezazu BAT txartela

Garraio tituluak eta ordaintzeko moduak:

  • Garraio titulu baliodunak Bat txartela eta txartel arruntak dira. Bat txartela Euskotrenen Santxo Jakitunaren kaleko bulegoan erosten da edo Euskotrenen makinetan birkargatzen da. Gasteizko Autobus Geltokian badago bat.
  • Txartel arrunta autobusean bertan erosten da. Eskudiruzko ordainketa. Ez da onartzen 20 euro baino gehiagoko ordainketarik.
  • Bost urtetik beherako umeek doan bidaiatzen dute, baina txartela izan behar dute (gidariek 0 euroko txartela emango die). Doan bidaiatuko dute ikusmen desgaitasuna dutenei edo mugikortasun mugatua izanik lekualdatzeetarako laguntza behar izaten dutenei laguntzen doazenak ere. Begiratu adin txikikoen garraioa. Begiratu Araudiaren 10. artikulua
  • Irisgarritasuna: Garraioko enpresa operadoreak irisgarritasunari buruzko araudia bete behar du garraio publikoetan.Plaza nahi den ordutegian bermatzeko, enpresak plaza 24 ordu lehenago erreserbatzea gomendatzen du. Jakinarazpen hori telefonoz egin dezakezu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan (945 26 46 26) edo Gasteizko autobus-geltokiko leihatilan bertan. Bi kasuetan, ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, 6:15etik 21:55era, etenik gabe; larunbatetan, 8:00-13:30 eta 15:30-19:30; igande/jaiegunetan, 8:00/13:45 eta 14:30/21:45.Era berean, bidaiariak gurpil-aulkia behar badu, bide beretik edo Gasteizko leihatilan eska dezake.
  • Bidaia autobusa abian jarri baino lehen bertan behera geratzen bada, soilik horretan, itzuliko da txartelaren zenbatekoa. Begiratu Araudiaren 9. artikulua.
  • Taldeen garraioa: hamar lagun edo gehiagok txartelak aurretik erosteko aukerarik ez duten linea erregularretan bidaiatu nahi dutenean, zerbitzua ematen duen enpresari jakinarazi beharko diote, gutxienez, astebete lehenago. Begiratu Araudiaren 11. artikulua.
  • Fardelak eta ekipajeak. Begiratu Araudiaren 12. artikulua.
  • Haurren gurdien eta aulkien garraioa, umeentzako kotxeak edo aulkiak autobusaren beheko aldean joan behar dute derrigorrez. Bidaiariak ez du inolako errekargurik ordainduko kotxe edo aulki horiek eramateagatik. Begiratu Araudiaren 13. artikulua.
  • Bizikleten garraioa: Bizikletak autobusaren beheko aldean eraman ahalko dira, bidaiatu nahi den dataren bezperan zerbitzua ematen duen enpresari egin beharreko jakinarazpena eman bazaio eta joan-etorri horretan ibilgailuaren baldintzek hala ahalbidetzen badute. Bizikleta bat bakarrik eraman ahalko da bidaiari bakoitzeko. Garraio hori doan egingo da. Begiratu Araudiaren 14. artikulua.
  • Animaliak sartzea, soilik itsu txakurrak eta laguntzeko txakurrak sartu ahalko dira autobusera, eta zeregin horiek egiteko zentro homologatuek emandako baimen egiaztatua izan behar dute. Gainerakoa begiratu Araudiaren 15. artikulua.