ERABILGARRITASUNA
Erabilgarritasunaren bidez, Interneten nabigatzean erabiltzaile mota jakin batzuk aurkitzen ohi dituzten mugak gainditu edo, behinik behin, gutxitu nahi ditugu, informazioa eskuratzeko moduan egon daitezen. Erabiltzaileen zailtasunak fisikoak, psikikoak edo erabiltzen duten teknologiari lotutakoak izan daitezke:
- Ikusmenaren, entzumenaren edo mugimenaren arazoaka
- Edukia ulertzeko arazoak
- Intuizioa erabiltzea eragozten duen nabigazioa
- Konexioa mantso ibiltzea
- Nabigatzaile zaharrak edo edukia ondo interpretatzen ez dutenak.
- Hainbat gailu (sagutxoa, teklatua, etab.) ez egotea.
La Union Autobusetan badakigu zein garrantzitsua den Internet erabilgarri egotea, hau da, erraz nabigatzea. Izan ere, berari esker, gure webgunea edonork ondo erabil dezake. Hori dela eta, erabilgarritasunerako irizpideak betetzen eta egunez egun hobetzen ahalegintzen gara.
Gaur egun, gure Webguneko zenbait ataletan ezin dira guztiek sartu, batez ere, Webgune beraren konplexutasun teknikoaren edo zailtasun teknologikoen ondorioz, eta egoera hori gaur egun oraindik ematen da. Edonola ere, gure helburua www.autobuseslaunion.com webgunearen atal guztiek, apurka-apurka, erabilgarritasun irizpideak betetzea da.
Webgune hau, hasieratik, hurrengo irizpideen arabera erraz erabiltzeko prestatu da.
DISEINU GRAFIKOA ETA TESTUEN TAMAINA
Webgunea ikusteko diseinua intuizioan oinarrituta dago. Horrela, bilatutako informazioa klik apur batzuekin eskuragarria da, nabigazioa behar baino gehiago luzatu gabe.
Heldu nahi den ataletara erraz sartzeko irudiak eta ikonoak lehenetsi dugu. Sans-serif deritzon letra tipoa aukeratu dugu errazago irakurtzen delako. Horrexegatik ere testu osoa fondo zuriaren gainean egotea erabaki dugu.
Webgunearen letra tipoen eta beste elementu batzuen tamainak unitate erlatiboen bidez ezarri dira. Hala, haien tamaina aldatu daiteke, nabigatzaile bakoitzak dituen kontrolen bidez. Dagozkion menuen bidez egiteko aukeraz gain, funtzio hori zuzenean erabili daiteke, honako lasterbideak erabilita:
- Internet Explorer: Saguaren kontrola eta gurpila.
- Mozilla Firefox eta Google Chrome: Saguaren kontrola eta gurpila, Kontrola eta – edo Kontrola eta +.
- Opera: Saguaren kontrola eta gurpila, Kontrola eta – edo Kontrola eta +.
- Netscape: Kontrola eta – edo Kontrola eta +.
- Safari: Komandoa eta – edo Komandoa eta +.
Erabilgarritasunaren salbuespenak
Arazoak teknikoak edo erabilitako aplikazioen baldintzak direla eta, webgunean eskainitako zenbait edukitan ezin izango dira bete erabilgarritasunari buruzko aipatutako irizpideak.
Hala ere, erabilgarritasunari lotutako arazoren bat baldin baduzu edo arlo horri dagokion zerbait aipatu edo iradoki nahi izanez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan.