Berriz ere, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu Emakunderi arlo honetan egindako lanagatik

Datorren azaroaren 25ean, astelehena, urte guztiak bezala Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna ospatzen da eta mugimendu honekin bat egiten dugu berriz ere, ahalik eta oihartzun handiena lortu nahian gizartean arazo honen inguruan kontzientzia sortzeko.

Urtero bezala, Emakunde erakundeari eskerrak ematen dizkiogu egunero egiten duen lanagatik, emakumeen kontrako indarkeria saihestea eta biktima diren emakumeei arreta egokia eskaini eta koordinatzea dira haien lehentasun nagusiak. Noski, indarkeria mota honen kontra ekiteko berdintasun politiketan lan eginez.

Guztiok egun honek duen oihartzuna handitu eta Emakundek gurekin elkarbanatzen duen informazioa zabaldu behar dugula uste dugu.

Zer egin dezakegu emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko? Emakumearen Euskal Erakundeak Baliabideen eta Zerbitzuen Gidaliburua argitaratu du egoera hauetan zer egin behar dugun jakiteko. Hurrengo estekan ikusi dezakezue gida PDFn jakiteko zer egin behar dugun:

Zer egin emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko?

Noski, genero-indarkeriaren biktima den edonork jakin behar du Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzua eskura duela 24 ordutan 900 840 111 telefono zenbakian.

Gustatuko litzaiguke aurkeztea ere bai Emakundek antolatzen dituen hiru programa. Haien helburuak berdintasunean hezitzea eta indarkeria sexistak saihestea izanda.

Nahiko: Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen hezitze programa da. Horretarako, ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, bereziki eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.

Beldur barik: Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista saihesteko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko.

Gizonduz: Gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.

Ziur aski zuen inguruan hainbat ekintza egingo dira nazioarteko egun honi garrantzia emateko. Animatzen zaituztegu ekintza hauekin bat egitera eta ahal duzuen heinean, ahalik eta oihartzun handiena lortzea egun honetan omentzen den mezuari fabore eginez.

Horrez gain, Informatu nahi dizuegu, emakundek, Berdintasunerako gunean barne, GENERO IKUSPEGIKO LAN OSASUNA ETA SOLDATA ARRAKALA jardunaldia eskainiko duela. Hurrengo estekan ikus dezakezue informazio osoa.

Genero ikuspegiko lan osasuna eta soldata arrakala

Azkenik, animatu nahi zaituztegu baita puntu lila deskargatzera eta publikoki erakustera emakumeen aurkako indarkeriaren sinbolotzat. Puntua deskargatu dezakezue Emakunderen web orrialdean hurrengo estekan:

Deskargatu puntu lila