Gabonetako zerbitzuak, abenduak 24/25/31 eta urtarrilak 1 Bilbo eta Ertzak >Gasteiz

Gau Ona (Abenduak 24), Gabonak (Abenduak 25), Gau Zaharra (Abenduak 31) eta Urte Berria (Urtarrilak 1) egunetan autobusen ordutegiak honako hauek izango dira:

Txarteldegien ordutegia Bilboko Geltoki Intermodalean eta Gasteizko Autobus Geltokian, abenduaren 24an eta 31n, 6:15etik 19:00etara izango da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo dira. Enpresak bidaia-txartela aurrez erostea gomendatzen du.

Beste salmenta-kanal batzuk: www.autobuseslaunion.com edo autosalmentako makinak geltokietan.

2019 BIME LIVE. Udazken musika jaialdira hurbilduko zara?

Nork esan zuen musika-jaialdiak udarako zirela soilik? Bilbon, hain zuzen ere Barakaldoko BEC-ean, azaroaren 1ean eta 2an izango dugu BIME LIVE. Udazkenaren jaialdi indoor handiena da, eta nazioarteko artista desberdinak biltzen dira eremu berean.

Gainera, ekitaldiaren aurreko egunetan, urriaren 30ean eta 31an, BIME festibala BEC-tik irtengo da eta Bilboko kaleak musikaz eta jarduerekin beteko dira. Beraz, Bilbo egun horietan nazio eta nazioartekoa talentu nabarmenekin bat egingo du. Honela, hiriko areto nagusiek doako emanaldi desberdinak eskainiko dituzte BIME-a publiko guztietara eraman ahal izateko. Hurrengo loturan programa osoa aurki dezakezue:

BIME CITY programa osoa

BIME-az hitz egiten jarraituko dugu orain. Kartelean ikusi dezakezuenez, publiko guztietarako musika aurki dezakegu barne, FOALS-a, KRAFTWERK-a 3D eta JAMIROQUAI-a asteburuko kartel buruak izango dira. Esan dugun bezala, gustu guztietarako lekua egongo da jaialdian. Goxo Espazioa izeneko gunea egongo da ere bai. Barne trap modernoena, R&B, hip hop, dancehall eta reggaeton biltzen duen klub txikiarekin. Dena noski, jaialdi orokorraren barnean. Joan den urtean harrera handia izan zuen publikoaren artean, eta aurten, hiri-musika unearen artista nabarmenekin kontatuko du.

Gainera, bertaratuak, BEC-ean bertan lo egin ahal izango dute. Publiko bai internazionala bai nazionala espero da, beraz, errazagoa izango da haientzat bertan lo egin ahal izatea. Hurrengo aukerak izango dituzte: kanping-a, Glamping-a eta erosotasun osoak dituzten “kapsula” batzuk. Hurrengo estekan festibalari buruzko informazio osoa aurki dezakezue.

BIME-a LIVE-a web orri ofiziala

Nola hurbilduko zarete jaialdira? Gure autobus zerbitzuak erabili ditzakezue edozein lekutik etorrita. Hurrengo estekan kontsulta ditzakezue gure autobusen ordutegiak.

Autobusak La Unión ordutegiak

Beharbada talde handia izango zarete eta komeni zaizue taldearentzat autobus bat alokatzea. Hurrengo estekan aurki dezakezue gure autobus alokairu zerbitzuaren informazio osoa.

La Unión autobusen alokairu zerbitzua

Buelta errutinara. Bidaide bonoa jaso eta aprobetxatu BidaiAbantailak

Andra Mari zuriaren jaiak, San Ferminak eta Aste Nagusia atzean utzi ditugu… laburtuz, 2019ko udari bukaera emango diogu laster. Errealitatera bueltatu behar gara eta hurrengo kurtsoa antolatzen joan behar dugu. Ez kezka, ziur gaude hurrengo oporrak laster ailegatuko direla!

Bilbo eta Gasteiz artean mugitu behar zarete egunero? Hurrengo informazioa interesatuko zaizue benetan. Ordutegi zabalak, geltoki desberdinak behar guztiei erantzuna emateko, erosotasuna bidaian zehar… eta askoz gehiago!

Hileko, hiruhileko edota urteko bonoa berritu edo erosiz gero, hurrengo abantailak disfrutatu ahal izango dituzue.

Noski, eta gugan duzuen konfiantza eskertzeko, zuen beharrei erantzuten duten hobekuntzak egiten saiatzen gara. Geltoki aukera ugari izatea, ordutegi zabalak aukeratu ahal izatea… eta askoz abantaila gehiago. Hurrengo paragrafoetan gure Bilbo-Gasteiz-Bilbo zerbitzuaren xehetasun gehiago ikus ditzakezue.

  • Zer esango zenukete goizeko 6retatik gaueko 22:15-rarte 20 minuturo bidaiatu ahal duzuela esaten badizuegu? Gurekin egin dezakezue. Ordutegi aukera oso zabala aurkezten dugu eta zuen neurrira antolatu dezakezue bidaiak.
  • Aurreko paragrafoa jarraituz, joan etorriak kontuan hartzen baditugu, 80 lotura mota baino gehiago ditugu.
  • Nola lortu dezakezue Bidaide Bonoa? Ez kezka, oso modu errazean lortu dezakezue. Bai salmenta puntuetan, baita bonos@autobuseslaunion.com posta helbidean.
  • Azkenik, baina aldi berean garrantzia duen puntua, gure geltokiak linea honetan zehar non dauden. Gasteizen eta Bilbon hurrengo geltokiak aurkitu ditzakezue errepidean zehar. Gasteizen, unibertsitatean, epaitegietan eta autobus geltokian dauzkagu geltokiak. Beste aldetik, Bilbon, Termibusen (Bilboko autobus geltokia), Deustun eta Sarrikon dauzkagu.

Gure autobusen ordutegi eta ibilbide guztiak kontsulta ditzakezue gure web orrialdean, baina hurrengo esteketan ikus ditzakezue Bilbo-Gasteiz-Bilbo linearen ordutegiak eta prezioak.

Bilbo-Gasteiz ibilbidearen ordutegi eta prezioak

Gasteiz Bilbo ibilbidearen ordutegi eta prezioak

Noski, dudarik baduzue gurekin kontaktatu dezakezue nahi duzuenean. Sare sozialen bidez, gure web-aren kontaktu orriaren bidez, edo gure bezeroari arreta telefono zenbakietan.

Autobus Zerbitzua abenduaren 24,25,31 eta 2019ko urtarrilaren 1an

BILBO>IRUÑA> BILBO AUTOBUS ZERBITZUA – P/37 LINEA

  • Abenduaren 24 eta 31, azken ordutegiak
  • 18:00 Bilbo – Iruña
  • 18:00 Iruña – Bilbo
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna, ez dago zerbitzurik
  • 2019ko urtarrilaren 1a, Urte Berri eguna
  • 18:00 Bilbo>Iruña
  • 20:30 Bilbo>Iruña
  • 18:00 Iruña>Bilbo
  • 20:30 Iruña>Bilbo
  • Bilboko txarteldegia (Termibus) 19:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan.
  • Iruñako txarteldegia 20:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da.

Egun hauetan txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.

 

IRUÑA>GASTEIZ>IRUÑA AUTOBUS ZERBITZUA – NA-4 LINEA

  • 2018ko abenduaren 24 eta 31ko azken ordutegiak
  • Iruña>Gasteiz, 19:00etan erdizuzena (ez da 18:00etako zerbitzua emango)
  • Iruña>Gasteiz, 20:00etan Iruñatik irten eta Ziordian amaituko da
  • Gasteiz>Iruña, azken zerbitzua 19:00etan 18:00etan ez da zerbitzurik egongo.
  • Iruña>Gasteiz Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo
  • Gasteiz>Iruña Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik egongo
  • Gasteizko txarteldegia eta Autobus Geltokia 19:15ean itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan
  • Iruñako txarteldegia 20:00etan itxiko da abenduaren 24an eta 31n. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegia itxita egongo da. Txartelak autobusean bertan erosi ahal izango dira.

Egun hauetan txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.

BILBO>GASTEIZ autopistatik – P/3714 LINEA

  • Abenduaren 24 eta 31, azken zerbitzuak
  • 19:00 Bilbo>Gasteiz
  • 19:00 Gasteiz>Bilbo
  • Ez da egongo Leioa/EHU>Gasteizko 18:55eko zerbitzua
  • 13:00 Gallarta>Gasteiz
  • 18:00 Gasteiz>Gallarta
  • 12:50 Algorta>Gasteiz
  • 16:45 Gasteiz>Algorta
  • 2018ko abenduaren 25eko ordutegiak

  • 2019ko urtarrilaren 1eko ordutegiak

Abenduaren 24an eta 31n Termibuseko txarteldegia 19:00etan itxiko da eta Gasteizko 19:15ean. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean txarteldegiak itxita egongo dira. Txartela erosi ahal izango da autosalmentako makinetan, autobusean eta Internet bidez www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com webgunetan Txartela aurretik erostea gomendatzen dizugu.