Basque Fest badator Bilbora Euskal Kultura aurkezteko

Euskal kulturaren jaia bueltan da BilbonAste Santuan. Aurkezten diren gai sorten artean Zinema gehitu da aurten. Gogorarazten dizuegu gourmet, kultura, merkatua, musika eta kirola direla urtero aurkezten diren gaiak.

Zer da Basque Fest? Laburbilduz, Euskal historia eta ohiturak zabaltzeko leihoa da. Euskal hizkuntza, bertako dantzak, musika, artistak, ohiturak, ogibideak etab. ezagutzeko aukera paregabea da beste lekuetan ezin daitezkeen ikuskizunak ikusi ahal izateko, halaber, euskal folklorearen jantzi tradizionalak ikusi eta ezagutu ahal izateko eta bertako musika tradizionalaz gozatzeko.

Horrez gain, antzineko euskal kirolak ikusi eta ezagutu ahal izango ditugu baita. Gure gastronomiaren altxorrak dastatzeko aukera izango ditugu ere, ohiko edari eta jakiak probatu ahalko ditugu Gourmet txokoetan.   Express dastaketak, sukaldaritza tailerrak eta informazio turistikoa izango da eskuragarri lekurik garrantzitsuenak bisitatzeko.

Zer egin genezake aste honetan Bilbon? Adin eta gustu guztietara moldatzen diren jarduerak aurkitu ditzakegu. Euskal gastronomia bikaina dastatu, hainbat kontzertuetara joan, euskararen mundura hurbildu, dantza erakustaldiak ikusi, euskal tresnen tailerretara joan… laburtuz euskal kulturan murgildu gaitezke giro ezin hobean.

Guztira 300 jarduera baino gehiago burutuko dira, gehienak doan, gustu eta adin guztientzat eskainiak.

Ikuskizunak non egingo dira? Hiriko hainbat toki ahlabidetu dira ikuskizunez disfrutatzeko. Hurrengo estekan ikus dezakezue mapa bat Basque fest-ren gune guztiak zehatz mehatz non dauden ezagutzeko.

Basque Fest Ikuskizunaren mapa

Ziur aski ezingo duzue ikuskizun guztietara bertaratu. Baina ikuskizunen egitaraua kontsulta dezakezue nora joan  erabakitzeko. Kaleko antzerkiak, kontzertuak, esperientzia gastronomikoak, euskal kirola…  aukeratu gehien gustatzen zaizuen jarduerak! Hurrengo estekan ikusi dezakezue Basque Fest-ren egitarau osoa.

Basque Fest programa osoa

Nola hurbilduko zarete jaira? Jaietan barrena seguru asko, txakoliren bat hartuko dugu eta, beraz kotxea hartzea ez da ideia ona izango. Horregatik, Bilbora autobusez bertaratzea gomendatzen dizuegu. Hurrengo esteketan ikus dezakezue informazio osoa bai Iruñatik eta baita Gasteiztik Bilbora etortzeko gure autobusetan.

Gasteiz-Bilbo Autobus zerbitzuen informazioa

Iruña-Bilbo zerbitzuen informazioa

Argazkia: Basque Fest

ESKAINTZA BEREZIAK EUSKAL HERRIKO UBIERTSITATEAREN ATE IREKIEN JARDUNALDIA

Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek gainean dute beren bizitzako une erabakigarrienetako bat. Erabaki behar dute zer eta non ikasi, eta zein norabide aukeratu etorkizunari begira. Autobuses La Unión-ek bide horretan lagundu nahi die.

 

Martxoaren 26an, 27an eta 28an, Gasteiztik Bilborako bidaiak antolatu ditugu, Sarrikora eta Leioako/EHUko fakultateetara hubiltzeko edo Bilbotik Gasteizko Unibertsitatera joateko asmoz %50eko deskontua duen eskaintza berezia prestatu dugu: joan etorriko bidaia lagun bakoitzeko 6,45 eurotan, honako koadroan adierazitako ordutegietan. Eskaintza hau egun horretan honako orduetan bidaiatu nahi dutenentzat luzatu daiteke:

 

ESKAINTZA: ATE IREKIEN JARDUNALDIA
ARABAKO CAMPUSA
Eguna data Irteera

Termibusetik

Irteera Gasteiztik unibertsitatea Eskaintza

berezia

asteartea 2019/03/26 9:00 13:00 6,45 €
asteazkena 2019/03/27 14:00 18:00 6,45 €
CAMPUS BILBAO
Eguna data Irteera Gasteiztik unib. irteera Leioatik

EHU

Eskaintza

berezia

asteazkena 2019/03/27 14:00 17:55 6,45 €
osteguna 2019/03/28 8:25 12.55 6,45 €

 

Sustapen honetaz baliatzeko, interesa dutenek honako kupoia eta jarlekua erreserbatu bete behar dute, Gasteizko edo Bilboko Termibuseko autobus geltokietako UNION AUTOBUSEN LEHIATILAn martxoaren 26a BAINO LEHEN erosketa egiteko. https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2019/03/CUPÓN-BILINGUE-oferta-jornada-puertas-abiertas-UPV-2019.pdf

Ez da aldaketarik onartuko eta itzulitako txartelek %10eko errekargua izango dute. Txartelen dirua itzultzeko eskaera martxoaren 26ko 15:00ak baino lehen egin behar izango da.

Eskaintza honi edo beste eskaintza batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, idatzi promos@autobuseslaunion.com helbidera edo deitu 94 427 11 11 edo 945 26 46 telefonoetara.

2019ko MARTXOAren 8ko greba-zerbitzu minimoak-BILBOKO eta GAZTEIZKO LEHIATILA:

BILBOKO LEHIATILA: zerbitzu minimoak

Goizez:

07:05 – 08:05

12:40 – 15:40

 Arratsaldez:

17:15 – 18:15

 GASTEIZKO LEHIATILA: zerbitzu minimoak

Goizez:

06:15 – 08:15

 Arratsaldez:

13:00 – 16:00

AIALA Harana, Gazteiztik Durangora eta Mirandara

Martxoaren 2tik Aurrera Bidaiarien Garraio Zerbitzuen Arautegi berria indarrean sartzen da. Hauek dira nobedade berriak:

–  Eskaeraren araberako gaueko geraluak eskatzeko aukera, baldintza guzti hauek betetzen badira:

       · Zerbitzu hauentzako ezarritako geralekua izan behar da.

       · Bakarrik, elkarrekin edo adingabeekin doazen emakumeentzat; edo 18 urtetik beherakoentzat.

       · 18:30tik aurrera abiatzen diren zerbitzuetan azaroaren 1etik martxoaren 31ra arte, eta 21:00etik aurrera apirilaren 1etik urriaren 31ra arte abiatzen diren zerbitzuetan.  

–  Doako tiketa sei urtetik beherako umeentzat.

–  Doako tiketa ikus ezintasunen bat edo mugikortasun urritua duten bidaiariei laguntzen dieten pertsonak, baldin eta joan-etorriak egiteko laguntza pertsonala behar badute, eta horiez gain, ezintasun psikiko, sentsorial edo intelektuala duten bidaiariei laguntzen dieten pertsonak ere, baldin eta aipatutako laguntza pertsona behar badute.

Eskaeraren araberako gaueko geralekuen liburuxka Deskargak atalean dago.www.araba.eus

Bilborako autobus berria Murgiatik

2019ko martxoaren lehenetik (ostiralez) beste autobus bat ipiniko da Gasteiztik Bilbora (Termibus). Goizeko 06:45ean abiatu eta Murgiatik 07:00etan igaroko da, gutxi gorabehera. Autobusa Domingo de Sautu kaleko geralekuan (Udaletxearen ondoan) eta Ametzagan (Bilborako markesinan) geldituko da.

 

 

 

Informazio telefonoak:

·       Bilbo – 94 427 11 11

·       Gasteiz – 945 26 46 26

bonos@autobuseslaunion.com

OHARRA OKONDON AUTOBUS GELTOKI ALDAKETA

Hurrengo astelehenetik, otsailaren 4tik aurrera, autobusak “OKONDO (Parkea)” geralekuan gelditu beharrean, “OKONDO (Kutxabank)” geralekuan geldituko dira 16. linearen bidaia guztietan eta 15. linearen lehenengo orduko bidaian (7:15ean Okondo-Gasteiz).