BidaiAbantailei probetxua atera eta merkeago bidaiatu Bilbo eta Gasteiz artean
Ezagutu gure geltoki berriak Bilbon (Deustu eta Sarriko)
Egunero Bilbo hiria (edo ertzak) eta Gasteizen artean bidaiatu behar al duzu? Berritu edo erosi ezazu zure Bidaide Bonua eta disfruta itzazu BidaiAbantailak. Horrez gain, urteko bonoarekin bat, 10 bidaietako bono bat eskuratuko duzu dohan bai Gasteiz norabidean eta baita Bilbo norabidean ere.
Hileko, hiruhileko edota urteko bonoa berritu edo erosiz gero, hurrengo abantailak izango dituzu:
– Ordutegi zabalak: goizeko 06:00etatik gaueko 22:15erarte, 20 minuturo. Horrela, hobeto datorkizuen eran antolatu ditzakezue zuen bidaiak.
– 80 lotura mota baino gehiago, joan etorriak kontuan hartuta
– Gasteizen, autobus zerbitzuak hurrengo geralekuetan gelditu dira: unibertsitatean, epaitegietan eta autobus geltokian. Bilboko geltokiak hurrengokoak dira: Termibus, Deustu eta Sarriko.
– Oso modu errazean egin dezakezue bonoen eskaera. Bai salmenta puntuetan, baita bonos@autobuseslaunion.com posta helbidean.
– Gainera, lehen baieztatzen diren 100 bonoek %5-eko deskontua izango dute. Promozio hau 2019-07-31 arte egongo da zabalik.
Guzti honez gain, zuen konfidantzak opari bat merezi duela uste dugu. Zure urteko bonuarekin bat, Gasteiz nahiz Bilboko norabideetarako 10 BIDAIETAKO BONUA DOHAINIK zuretzat. Gainera, zinema, pilota eta futbol partiduetarako edo bestelako ekitaldietarako sarrerak zozketatuko ditugu gure sare sozialetan.
Hurrengo estekan aurki ditzakezue linea guztietako ordutegiak eta bidaia bakoitzeko salneurria.
Zalantzarik edukiz gero, edo zerbait kontsultatu nahi baduzue, web orrialdearen bitartez jarri zaitezkete gurekin harremanetan edo gure bezero arreta telefonoetara deituz. Bilbo: 94 427 11 11 Gasteiz: 945 26 46 26.
UNION AUTOBUSekin eta BURUNDESArekin 2019ko SAN FERMINETAN Iruñara bidaiatzeko eskaintza berezia
Ordutegi bereziez gain, Union Autobusetan Kuadri 5 eta Kuadri 10 izeneko eskaintza bereziak aurkituko dituzu Iruñara bidaiatzeko. Kuadri-5 tarifa 5 eta 9 lagun arteko taldeei ezarriko zaie eta %10eko deskontua eskainiko die bidaia txartel bakoitzean. Kuadri-10 tarifa 10 lagunetik gorako taldeei ezarriko zaie eta %20ko deskontua ekarriko die bidaia txartel bakoitzean.
Eskaintza hau txartela Bilboko, Iruñako edo Gasteizko leihatiletan aurretik erosten bada erabili daiteke eta, beranduenez, bidaia hasi baino 24 ordu lehenago. Tarifa hauek ez dira bateragarriak beste deskontu batzuekin (esate baterako, familia ugarikoa, eta abar). Bidaia txartel guztiak bidaia bera egiteko erabili behar dira, joanekoan zein joan-etorrikoan.
Bidaia txartel guztiak aldatu edo ezeztatu daitezke (inolaz ere ez banaka), beranduenez bidaia hasi baino 24 ordu lehenago. Horretarako, bidaia txartel guztiak aurkeztu behar dira lehiatilan.
San Fermin 2019. Ordutegi bereziak
San Fermin Autobusa Ordutegiak
BILBO>IRUÑA I Egunak: 8-9-10-11-12 Uztaila 7:00-10:00-13:00-15:30- 18:00-20:30
Larunbata, uztaila 6 eta 13 7:00-10:00-13:00-15:30-18:00-20:30
Igandea, uztaila 7 eta 14 8:30-12:00-16:00-17:30-20:30 |
San Fermin Autobusa Ordutegiak
PAMPLONA> BILBAO Egunak: 8-9-10-11-12 Uztaila 7:00-10:00-10:30-13:00-15:30- 18:00-20:30-23:59*
Larunbata, uztaila 6 eta 13 7:00-10:00-13:00-15:30-18:00-20:30-23:59
Igandea, uztaila 7 eta 14 7:00-9:00-10:00-11:45-13:00- 16:00-17:30-20:30-23:59 |
Gorriz San Ferminetarako zerbitzu bereziak soilik
*** 23:59 Gazteizen geraleku egiten da. Bilbora bere heltzerako geldialdia etb-ean egiten da
Bilbo-Iruña-Bilbo ohiko, lineako gainerako ordutegiak
Laudio-Igandean 2019/06/09an autobusa geralekua
Hurrengo igandean, 2019/06/09an kirol proba bat egingo dute Laudion. Hori dela eta, autobusak ez dira geldituko Zumalakarregi kaleko Gurutze Gorria eta Institutua/Kuartela geralekuetan, izan ere, bertan burutuko dute ekitaldia. Hori dela eta, autobusak honako geralekuetan geldituko dira: Goikoplaza (Gurutze Gorrikoaren ordez) eta Nerbioi (Institutua/Kuartela izenekoaren ordez). Aldaketak honako orduetan izango dira: 06:30 Laudio-Gasteiz;07:50 Gasteiz-Laudio;08:00 Laudio-Okendo;08:20 Okondo-Artziniaga;09:10 Laudio-Gasteiz;11:05 Gasteiz-Areta;09:20 Artziniaga-Laudio;12:10 Gasteiz-Laudio;10:00 Areta-Gasteiz;13:20 Okondo-Artziniaga;13:00 Laudio-Okondo;13:30 Areta-Gasteiz.
Beste ordutegiak ohiko geltokian izango dira.
Geralekuaren aldaketa Leioan ekainaren 21an, ostirala eta 24an, astelehena
Ekainaren 21 eta 24an, ostirala eta astelehenan, San Joan jaiak ospatuko dira. Hori dela eta, Algorta – Gasteiz lineako 6:05eko, 6:35eko eta 6:40ko autobusak MUSIKA ESKOLAko geralekuan geldituko dira ohikoaren ordez.
Barkatu eragozpenak |
Emakumeen Bira-Busak Durango>Gasteiz, maiatzak 22
Emakumeen Biraren eraginez egindako trafiko ebaketen ondorioz, gaur, 2019ko maiatzaren 22an, ezin izango da Maspe kalean gelditu hurrengo ordutegietan:
• Durango – Gasteiz norabidean: 13: 45h; 15:10. 17:15. 16:15. 18:45.
• Gasteiz – Durango norabidean: 12: 15ean; 13: 40h; 14: 10h; 15:10. 16:25. 19: 30h
Ordutegiak: Bilbo > Gasteiz herrietatik / Gasteiz > Bilbo herrietatik.
Autobus hauen ibilbidea herrietatik igarotzen denez gero, bidaia hauen iraupena autopistatik joaten diren zuzeneko autobusena baino luzeagoa da.Ordutegietan “*” ikurra eta herriaren izena agertzen dira.Interneteko ordutegian bidaiaren denboraren arabera bereizteko aukera duzu.
Bilbo>Vitoria-Gasteiz
Astelehenetik Ostiralera lanegunetan
Termibus-tik irteera Helmuga Vitoria-Gasteiz-Geltokia
9:15* ubidea 11:00
9:30* Murguia 11:15
16:00*Otxandio 17:30
Larunbatetan
Termibus-tik irteera Helmuga Vitoria-Gasteiz-Geltokia
9:00* Ubidea 10:35
16:30*Ubidea 18:15
igandetan eta jaiegunetan
Termibus-tik irteera Helmuga Vitoria-Gasteiz-Geltokia
10:00* Ubidea 11:35
16:30* Murguia 18:15
18:30* Otxandiano 20:00
Vitoria-Gasteiz>Bilbao
Astelehenetik Ostiralera lanegunetan
Vitoria-Gasteizetik irteera Helmuga Vitoria-Gasteiz-Geltokia
9:00* Ubidea 10:35
10:30* Otxandio 12:00
16:15* Ubidea 17:50
18:45* Murguia 20:30
Larunbatetan
Vitoria-Gasteizetik irteera Helmuga Termibus/Bilbora
10:30*Otxandio 12:00 horas
16:30*Ubidea 18:00 horas
18:30*Murguia 20:15 horas
igandetan eta jaiegunetan
Vitoria-Gasteizetik irteera Helmuga Termibus/Bilbora
16:30*Ubidea 18:00 horas
19:00*Murguia 20:45 horas
JACA-IRUÑA LINEAKO ORDUTEGIAREN ALDAKETARI BURUZKO OHARRA
2019ko apirilaren 29tik (astelehenetik) aurrera, 09:00etako Jacarako autobusak, 09:10ean irtengo du.
Informazio telefonoak:
- Bilbo – 94 427 11 11
- Gasteiz – 945 26 46 26
- Iruña: 948 22 17 66
edo www.autobuselaunion.com. www.laburundesa.com
Basque Fest badator Bilbora Euskal Kultura aurkezteko
Euskal kulturaren jaia bueltan da BilbonAste Santuan. Aurkezten diren gai sorten artean Zinema gehitu da aurten. Gogorarazten dizuegu gourmet, kultura, merkatua, musika eta kirola direla urtero aurkezten diren gaiak.
Zer da Basque Fest? Laburbilduz, Euskal historia eta ohiturak zabaltzeko leihoa da. Euskal hizkuntza, bertako dantzak, musika, artistak, ohiturak, ogibideak etab. ezagutzeko aukera paregabea da beste lekuetan ezin daitezkeen ikuskizunak ikusi ahal izateko, halaber, euskal folklorearen jantzi tradizionalak ikusi eta ezagutu ahal izateko eta bertako musika tradizionalaz gozatzeko.
Horrez gain, antzineko euskal kirolak ikusi eta ezagutu ahal izango ditugu baita. Gure gastronomiaren altxorrak dastatzeko aukera izango ditugu ere, ohiko edari eta jakiak probatu ahalko ditugu Gourmet txokoetan. Express dastaketak, sukaldaritza tailerrak eta informazio turistikoa izango da eskuragarri lekurik garrantzitsuenak bisitatzeko.
Zer egin genezake aste honetan Bilbon? Adin eta gustu guztietara moldatzen diren jarduerak aurkitu ditzakegu. Euskal gastronomia bikaina dastatu, hainbat kontzertuetara joan, euskararen mundura hurbildu, dantza erakustaldiak ikusi, euskal tresnen tailerretara joan… laburtuz euskal kulturan murgildu gaitezke giro ezin hobean.
Guztira 300 jarduera baino gehiago burutuko dira, gehienak doan, gustu eta adin guztientzat eskainiak.
Ikuskizunak non egingo dira? Hiriko hainbat toki ahlabidetu dira ikuskizunez disfrutatzeko. Hurrengo estekan ikus dezakezue mapa bat Basque fest-ren gune guztiak zehatz mehatz non dauden ezagutzeko.
Basque Fest Ikuskizunaren mapa
Ziur aski ezingo duzue ikuskizun guztietara bertaratu. Baina ikuskizunen egitaraua kontsulta dezakezue nora joan erabakitzeko. Kaleko antzerkiak, kontzertuak, esperientzia gastronomikoak, euskal kirola… aukeratu gehien gustatzen zaizuen jarduerak! Hurrengo estekan ikusi dezakezue Basque Fest-ren egitarau osoa.
Nola hurbilduko zarete jaira? Jaietan barrena seguru asko, txakoliren bat hartuko dugu eta, beraz kotxea hartzea ez da ideia ona izango. Horregatik, Bilbora autobusez bertaratzea gomendatzen dizuegu. Hurrengo esteketan ikus dezakezue informazio osoa bai Iruñatik eta baita Gasteiztik Bilbora etortzeko gure autobusetan.
Gasteiz-Bilbo Autobus zerbitzuen informazioa
Iruña-Bilbo zerbitzuen informazioa
Argazkia: Basque Fest
Korrika 21 apirilaren 14an egingo du bukaera Gasteizen
Korrikaren 21. Edizioa apirilaren 4an abiatuko da Garesetik eta Gasteizen izango du bukaera 14an. Biurtero, Korrikak Euskal Herriko herri eta hiriak igaroko ditu giro paregabea sortuz. Hilabetearen 6an Iruñean izango da, 11an Bilbon, 12an Donostian eta Gasteizen izango du bilakaera 14an, aparteko jaialdiarekin amaiera ospatuz.
Aurtengo lema “Klika” da, klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera onartzea, hautua egitea. Aurten, Txillardegi izango da omendua, euskara batueraren sormenean orain dela 50 urte izan zuen zereginagatik, Euskara Batueraren 50. Urteurrena dela aprobetxatuz.
“Klika”-ren mezua oso zabala da. Laburbilduz, Hautua euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea eta jauzia ematea da. Klika egitea da euskaraz ahalduntzea, euskaltegietan matrikulatuz, euskaraz hitz egiteko gaitasuna barneratuz.
Korrikaren helburu nagusia Euskal Herriko bazter guztietara euskararen aldeko mezua zabaltzea da. Gauzak horrela, Korrikaren beste helburu garrantzitsuenetako bat euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratu ahal izatea da, euskaltegien eta gau-eskolen lana sustatzeko helburuarekin. Horregatik, 21.korrikan jasotzen den dirua, Euskal Herri osoaren gau-eskolei eta euskaltegiei laguntza ekonomikoa emateko erabiliko da.
Urte guztietan bezala, aurten abesti berri bat izango da protagonista ibilbidean zehar. Haren leloa hurrengoa da:
Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
Hey Fermin, nola da?
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!
Abesti osoa entzun nahi baduzue hurrengo estekan egin dezakezue:
Noski, korrikak irauten duen egunetan hainbat ekitaldi antolatuko dira igarotzen den herri gehienetatik Korrika Kulturala lelopean. Euskara laguntzeko, ekitaldi gehienetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Noski, Korrika zuen herritik edo hiritik igarotzen denean, jarri zapatilak eta irten kalera korrika egitera, denak batera, euskararen alde.
Aurten korrika Gasteizen egingo duenez bukaera, bertan hainbat ekitaldi antolatuko dira apirilaren 4tik 14-ra. Kontzertuak, irakurketak, antzerkiak… Hurrengo estekan ikus dezakezue Gasteiz-rako antolatu diren ekitaldi guztiak.
21.Korrika Kulturala Gasteizen
Antolatutako jaialdietara bertaratzerik nahi? Nahi izatekotan La Unión Autobusen zerbitzuak erabili ditzakezue. Hurrengo estekan kontsulta dezakezue Bilbo eta ertzeetatik Gasteizera joateko aukerak:
Bilbo eta ertzeetatik Gasteizera bidaiatzeko aukerak