Ordutegi aldaketa Bilboko Intermodal geltokiaren leihatiletan

Apirilaren 25tik aurrera, bezeroari arretarako Bilboko Intermodal geltokiaren leihatilen ordutegia aldatu egingo da arratsaldeko ordutegietan. Larunbatetan 15:00-etatik 18:15-etara eta igandeetan eta jai egunetan 17:00-etatik 19:30-rarte egongo gara.

Bidaide Bonuetarako eta erositako bidaia txartelak aldatzeko, baliogabetzeko eta konpentsatzeko erabiltzaileentzat ezarritako salbuespenezko neurriak.

Union Autobusek jarraian azaldutako erabaki hauek hartu ditu, indarreko legerian argitaratutakoaren arabera: alde batetik, 463/2020 Errege Dekretua (martxoaren 14tik 28ra bitarteko larrialdi-egoera ezartzeari buruzkoa, biak barne); eta bestetik, 476/2020 Errege Dekretua (larrialdi egoera 2020ko apirilaren 12ko 00:00ak arte luzatzen duena):

  • Errepide bidezko bidaiarien garraio publikoaren zerbitzua oraindik ere funtsezko elementutzat jotzen denez gero, gaur egun linea erregularreko ibilbideak egiten jarraitzen dugu (ikusi ordutegiak www.autobuseslaunion.com webgunean), COVID-19 birusari aurrea hartzeko ekintzen barruan administrazioak luzatutako eskakizunetara egokituta, besteak beste, bidaiak gutxienez %70era gutxitzea eta autobusen jarleku kopurua heren batera murriztea.
  • Ez da komeni bidaiatzea, aipatutako arrazoi atzeraezinengatik izan ezik.
  • Bidaiatu behar baduzu, errespetatu osasun arloko aginduak
  • Leihatiletan gutxieneko zerbitzuak

Bidaia txartela itzultzeko protokoloa:

Bidaia txartel arrunta

Bidaien murrizketarengatik baliogabetutako bidaia baterako txartela erosi dutenek bi aukera izango dute: txartela itzultzea ala beste bidaia bateko txartelarekin trukatzea geroago bidaiatzeko (horretarako jatorrizko txartela aurkeztu behar da). Aldaketa horrek ez dio erabiltzaileari inolako gasturik ekarriko.

Webgunean erositako bidaia txartelak

Bidaien murrizketarengatik baliogabetutako bidaia baterako txartela erosi dutenek bi aukera izango dute: txartela itzultzea ala beste bidaia bateko txartelarekin trukatzea geroago bidaiatzeko (horretarako jatorrizko txartela aurkeztu behar da). Aldaketa horrek ez dio erabiltzaileari inolako gasturik ekarriko. Bi kasuetan, posta elektronikoz eskatu behar da, bonos@autobuseslaunion.com helbidera mezua bidalita, bilagailuko zenbakiaren datuak emanez.

Bidaide bonua

Larrialdi egoeraren hasieran BIDAIDE Bonua indarrean eduki bazenuen, haren balioaldia luzatu egingo dugu datorren apirilaren 13tik aurrera, aldi horretan kontsumitu ez dituzun egun kopuruaren arabera. Hori guzti hori dekretu hauetan ezarritakoaren arabera: 463/2020 – Martxoaren 14tik 28ra bitarteko larrialdi-egoera ezartzeari buruzkoa, eta 476/2020 – Larrialdi egoera 2020ko apirilaren 12ko 00:00ak arte luzatzen duena.

Unionbonua/Burunbonua

Bonua baldin badaukazu, larrialdi egoera amaitu ondoren haren balioaldia luzatuko dugu, azkenengoz hornitu zenuenetik geratzen zitzaizkizun egunekin.

Era berean, hiru modutan arreta eskaintzen dugula gogorarazi nahi dizuegu: 94 427 11 11 eta 945 26 46 26 telefonoetan; Union Autobusen nahiz Burundesaren sare sozialetako profiletan -bi enpresen webgune ofizialetako harremanetarako eskabidearen bidez-; eta, azkenik, aurrez aurrekoa, Bilboko, Gasteizko eta Iruñako geltokietako leihatiletan. 

Ordutegi berria gehitu dugu Gasteiztik Bilbora gaurtik aurrera

Ordutegi berria gehitu dugu Bilbo-Gasteiz lineara. Ibilbide berria Gasteiztik Bilbora izango da 16:00-etan gaurtik aurrera. Hurrengo estekan ikus dezakezue ordutegia:

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/03/A-3714-con-cambios-V3.pdf 

COVID-19 neurri prebentiboak / Gasteiz eta Bilboko lehiatilen ordutegi berriak

Hurrengo estekan ikus ditzakezue Bilbo eta Gasteizko leihatilen ordutegi berriak bezeroari arreta emateko.

Lehiatilen ordutegi berriak

HOBETO EZ BIDAIATU, ATZERAEZINEZKO ARRAZOIAGATIK EZ BADA

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (BOE zk.: 68) COVID-19 birusak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera ezarri du. Herritarren zirkulazio askatasuna mugatzeari buruzko 7. artikuluaren arabera, alarma egoeraren indarraldiaren barruan, soilik zehaztutako zenbait jarduera burutzeko ibili ahal izango da kalean zehar.

Ildo horretan, bidaia txartela jarduera horiek egiteko erosten ez bada: HOBETO EZ BIDAIATU, ATZERAEZINEZKO ARRAZOI HORIENGATIK EZ BADA. Edonola ere, bidaia guztietan osasun agintaritzak plazaratutako gomendio eta betebeharrak errespetatu behar izango dira.

Abisua ulertu dut

COVID-19 neurri prebentiboak, zerbitzuen murrizketa %40ra.

COVID-19 PREBENTZIO NEURRIAK- AUTOBUSENTZAKO PREBENTZIO NEURRIAK-

By Berriak Comments Off

-Atea itxita dagoela, aurreko atetik,  autobus-txartela gidariari erakutsi.

-Ez sartu autobusean aurreko atetik. Sartu atzeko atea erabiliz.

-Mantendu gutxienez, metro bateko distantzia bidaiarien artean.

-Ez zeharkatu segurtasun-hesia.

 

COVID-19 neurri prebentiboak. Martxoaren 19, 21 eta 22rako ordutegiak

Hurrengo ordutegiak egingo dira ohiko autobus-linea hauetan Martxoaren 19, 21 eta 22an.

Bilbo>Gasteiz Linea

Ordutegiak eskuratu

Bilbo>Iruña Linea

Ordutegiak eskuratu

AR 02 Gasteiz> Aiaraldea Linea

Ordutegiak eskuratu

C 01 Gasteiz>Durango Linea

Ordutegiak eskuratu

C 01 Gasteiz>Miranda Linea

Ordutegiak eskuratu

COVID-19 AURREZ IKUSTEKO GOMENDIOAK

Euskadiko Garraioentzako COVID-19 ATE Koordinazioa emanaldiak

Eusko Jaurlaritzaren zabaldutako arbibideak, coronavirus COVID-19ren aurka Euskadiko garraio publikoan aurreikusitako ekintzen koordinazio planaren baitan,

https://www.autobuseslaunion.com/wp-content/uploads/2020/03/koronabirusa-babestu-inprenta.pdf