Aprobetxa ezazu gure Iruña-Jaca autobus linea eta elurra disfrutatu kezkarik gabe
Bi ordu baino gutxiago beharko dituzu Iruñatik Piriniora heltzeko eta elurraz gozatzeko! Gasteitik edo Bilbotik abiatuz, 4 ordutan bertan egongo zara.
Ardurarik gabeko bidaiaz disfruta ezazu autobusa erabiliz, Gasteizetik edo Bilbotik abiatuta. Demagun ostiralean Jakara joan nahi dugula eta igandean bueltatu. ¿Autobusean bidaia hau egin dezakegu? Noski baietz. Eskiak La Union edo Burundesa-ren autobusetan sartu eta 4 ordutan gutxi gora behera Jaka-n egon zaitezkete
Bilbo-Iruña ordutegiak (Gero Iruña-Jaka linea hartu behar da)
Gasteiz-Iruña ordutegiak (Gero Iruña-Jaka linea hartu behar da)
La Union-ek eta Burundesa-k Iruñara astelehenetik ostiralera bidaiatzea ahalbidetzen dizue, ordutegi desberdinetan, erosotasun handiko autobusetan, maletak sartzeko soberako lekuan, eta salneurri oso interesgarrian. 7,8 €-ren truke aurkitu dezakezue Iruñatik Jakarako eguneroko tiketa. Bilbotik edo Iruñatik abiatuta, bidai hauen salneurria gehitu beharko duzue.
Hasiberriak bazarate, adituak, edo edozein elur kiroletan jardun nahi baduzue, gure autobusak erabili ditzakezue Iruñatik Jakara hurbiltzeko. Gainera, bidetik egiten dituen geralekuetan ere jaitsi gaitezke, aukeratu dugun eski-gunera heldu ahal izateko. Astun, Candanchu, Formigal… Pertsona guztientzako aukerak daude.
Helmuga horretara ailegatzeko, gure Iruña-Jaka linea erabili dezakezue eta era erosoan eta ardurarik gabe bidaiatu. Autobusean igotzen ordua kontuan izanik, bi ordu edo gutxiagotan Piriniotan egongo zarete. Gainera, ez duzue autoa aparkatzeko ardurarik izango.
Animatzen zaituztegu, horrez gain, Canfranc geltokiaren misterioak ezagutzera. Elur denboraldian barrena, ziur gaude denbora izango duzuela Europako trenbide geltoki handienetako bat ikusteko. XX. mendearen erdialdean eraiki izan zena. Gaur egun ez da erabiltzen, baina joaten den orok liluratuta geratzen da eraikuntza ikustean.
Hurrengo estekan ikus ditzakezue gure ordutegiak Iruñatik Jakara bidaiatzeko.
Iruña-Jaka linearen ordutegiak
Laburbilduz, espero dugu oso ondo pasatzea zuen elurretako txangoetan. Gure zerbitzuen inguruan zalantzarik badituzue gurekin harremanetan jarri nahi duzuenean. Oso ondo pasa!
Bilbo Termibus geltokia, abiapuntua izanik Iruñera heldu gaitezke (https://www.autobuseslaunion.com/eu/ordutegiak-jaistea/).
Gasteiz-eko autobus geltokitik abiatuz Iruñara heldu ahal gara ere (Ordutegiak ikusi hurrengo esteketan: https://www.autobuseslaunion.com/eu/, http://laburundesa.com/bidaiarien-zerbitzura/?lang=eu).
Kasu bietan, Iruñako autobus geltokiarekin lotura dugu eskuragarri eta handik Jaka-ra abiatu La Burundesa-ren autobusekin.