Bihar, urtarrilaren 12an, Durango-Gasteiz-Miranda
Bihar, urtarrilaren 12an, Durango-Gasteiz-Miranda ibilbidearen barruko bi linea berritan gure zerbitzua eskaintzen hasiko gara. Horien titularra Arabako Foru Aldundia da.
Bi lineak berritzeak hobekuntza nabarmenak ekarriko ditu gure zerbitzuan, esate baterako, BAT txartela erabili ahal izango da ordaintzeko, autobus berriak erosoagoak eta modernoagoak dira, WIFIz hornituta daude, karbono emisio gutxiko teknologia erabiltzen dute eta segurtasun sistema modernoenak dauzkate garraio eraginkor, seguru, merke eta unibertsala bermatu ahal izateko.
Durango-Gasteiz-Miranda linea berrian bidaien maiztasuna handitzeaz gain, txartelaren prezioa merketuko da BAT txartelarekin ordaintzeko. Berrikuntzen artean, Txartelak aldez aurretik saltzeko online sistema eta webgunearen bitartez (www.autobuseslaunion.com) saltzeko sistema sartu da. Gainera, honez gero lanegunetan eta asteburuetan maiztasun handiagoa egongo da. BAT txartelaren erabiltzaileek gaur egun baino merkeago bidaiatu ahal izango dute.
Gasteiz-Miranda linearekin, lanegunetan, norako bakoitzean, 16 bidaiaren bidez lotuta egongo dira hiri biak (14 dira eskola egunak ez direnetan) eta asteburuetan, berriz, 6/7 bidaia norabako bakoitzean. Gainera, Argantzunen eta Rivabellosan ere geldituko da: lanegunetan norako bakoitzeko egiten dituen bidaietatik, 11 Rivabellosan sartuko dira eta 7 Argantzunen. Maiztasun hauekin, dagokionaren arabera, egunero bidaia kopuruak 2 eta 5 arteko gehikuntza izango du.
Bestalde, Gasteiz-Durango linearen bitartez, astelehenetik ostiralera, norako bakoitzean, 14 bidaia egongo dira eta 6 asteburuetan eta jaiegunetan. Gainera, tarteko geldialdiak egongo dira, Legution, Lukon eta Urbinan (6/7 bidaia norako bakoitzean egunero) eta Goiaineko industrialdean. Era berean, norako bakoitzean, Duranan geldituko den bidaia bana egongo da Legutioaldeko Batxilergoko ikasleek ikastolara joan ahal izateko. Gainera, Bizkaiko hainbat udalerritan geldituko da: Otxandio, Mañaria, Izuritza eta Iurreta, Urkiola gainarekin batera (Santutegia).
Sarritasun horiek handiagoak dira gaur egun Gasteiz eta Durango artean daudenak baino: Egunero 6 bidaia gehiago, hau da, ia autobus bikoitza; eta bi bidaia gehiago asteburuetan Gasteiz eta Durango artean. Gainera, EHUren kanpusean egunero sartzen diren autobusen bidaia kopurua 2tik 6ra handitzen da eta langileek nahiz ikasleek errazago bidaiatzeko asmoz, ordutegiak moldatu dira.
Gehiago jakiteko: www.araba.eus Tel 945 18 18 18
www.autobuseslaunion.com 945 26 46 26