Bidaide Bonuetarako eta erositako bidaia txartelak aldatzeko, baliogabetzeko eta konpentsatzeko erabiltzaileentzat ezarritako salbuespenezko neurriak.

Union Autobusek jarraian azaldutako erabaki hauek hartu ditu, indarreko legerian argitaratutakoaren arabera: alde batetik, 463/2020 Errege Dekretua (martxoaren 14tik 28ra bitarteko larrialdi-egoera ezartzeari buruzkoa, biak barne); eta bestetik, 476/2020 Errege Dekretua (larrialdi egoera 2020ko apirilaren 12ko 00:00ak arte luzatzen duena):

  • Errepide bidezko bidaiarien garraio publikoaren zerbitzua oraindik ere funtsezko elementutzat jotzen denez gero, gaur egun linea erregularreko ibilbideak egiten jarraitzen dugu (ikusi ordutegiak www.autobuseslaunion.com webgunean), COVID-19 birusari aurrea hartzeko ekintzen barruan administrazioak luzatutako eskakizunetara egokituta, besteak beste, bidaiak gutxienez %70era gutxitzea eta autobusen jarleku kopurua heren batera murriztea.
  • Ez da komeni bidaiatzea, aipatutako arrazoi atzeraezinengatik izan ezik.
  • Bidaiatu behar baduzu, errespetatu osasun arloko aginduak
  • Leihatiletan gutxieneko zerbitzuak

Bidaia txartela itzultzeko protokoloa:

Bidaia txartel arrunta

Bidaien murrizketarengatik baliogabetutako bidaia baterako txartela erosi dutenek bi aukera izango dute: txartela itzultzea ala beste bidaia bateko txartelarekin trukatzea geroago bidaiatzeko (horretarako jatorrizko txartela aurkeztu behar da). Aldaketa horrek ez dio erabiltzaileari inolako gasturik ekarriko.

Webgunean erositako bidaia txartelak

Bidaien murrizketarengatik baliogabetutako bidaia baterako txartela erosi dutenek bi aukera izango dute: txartela itzultzea ala beste bidaia bateko txartelarekin trukatzea geroago bidaiatzeko (horretarako jatorrizko txartela aurkeztu behar da). Aldaketa horrek ez dio erabiltzaileari inolako gasturik ekarriko. Bi kasuetan, posta elektronikoz eskatu behar da, bonos@autobuseslaunion.com helbidera mezua bidalita, bilagailuko zenbakiaren datuak emanez.

Bidaide bonua

Larrialdi egoeraren hasieran BIDAIDE Bonua indarrean eduki bazenuen, haren balioaldia luzatu egingo dugu datorren apirilaren 13tik aurrera, aldi horretan kontsumitu ez dituzun egun kopuruaren arabera. Hori guzti hori dekretu hauetan ezarritakoaren arabera: 463/2020 – Martxoaren 14tik 28ra bitarteko larrialdi-egoera ezartzeari buruzkoa, eta 476/2020 – Larrialdi egoera 2020ko apirilaren 12ko 00:00ak arte luzatzen duena.

Unionbonua/Burunbonua

Bonua baldin badaukazu, larrialdi egoera amaitu ondoren haren balioaldia luzatuko dugu, azkenengoz hornitu zenuenetik geratzen zitzaizkizun egunekin.

Era berean, hiru modutan arreta eskaintzen dugula gogorarazi nahi dizuegu: 94 427 11 11 eta 945 26 46 26 telefonoetan; Union Autobusen nahiz Burundesaren sare sozialetako profiletan -bi enpresen webgune ofizialetako harremanetarako eskabidearen bidez-; eta, azkenik, aurrez aurrekoa, Bilboko, Gasteizko eta Iruñako geltokietako leihatiletan.