Berriz ere, Bilboko Europako Mugikortasun Astearekin bat egingo dugu
Beste urte batez Bilboko Europako Mugikortasun Astea heldu da eta egitasmoaren babesleetako bat garenez berarekin bat egin dugu. Hemeretzigarren edizioa da aurtengoa eta urte askotarako izatea espero dugu. Denok dakizuen bezala, ospakizun honen helburua bilbotarrei mugikortasun eredu onuragarriak erakustea da, Bilbo hiri arnasgarriagoa, arinagoa eta jasangarriagoa bihurtzeko.
Urtero bezala, aste hau irailaren 16tik 22ra ospatzen da, bizikleta ibilbidearekin hasita eta Bilbo Nire Kotxe barik egunarekin amaituz.
Bere web gunean azaltzen den bezala, 22ra arte burutuko diren ekintzetan parte hartzea da helburua eta udal erakundeen bitartez, hiritarren artean garraiobide eraginkorren erabilera eta ibilgailu partikularraren ordezko aukerak sustatzea dira.
Horregatik “¡Konbinatu eta mugitu” lelopean, intermodalitatea izango du ardatz aste honek. Hau da, garraiatzeko modu bat baino gehiago erabiltzea gure helmugara heltzeko edo bidaia bat baino gehiago egiteko. Horrela, gure bidaiak egiteko pentsatzera eta hausnartzera gonbidatzen gaituzte.
Honen harira, autoa garraiobide erosoena badirudi ere, baliteke lanera heltzeko bizkleta trenan sartzea eta hiria bizikletaz zeharkatzea aukera hobea izan daiteke, edo garraiobide publikoa erabiltzea hondartzara joateko, aparkaleku bila bueltak eta bueltak ematen egon beharrean?
Horrela, Bilboko Udalak gure mugikortasun ereduak birpentsatzera eta aukera berriak aintzat hartzera gonbidatzen gaitu. Baliteke mugitzeko modu osasuntsuagoa, ekonomikoagoa eta jasangarriagoa aurkitzea. Gainera, planeta laguntzeaz gain, gure ekonomia eta osasuna ere hobetu dezakegu. Erosoena ez da beti aukera onena izaten.
Hurrengo estekan ikusi dezakezue Europako Mugikortasun Astearen programa osoa Bilbon. Hurbildu eta lagundu mundua hobetzen duten ekimen hauek bultzatzera.
Europako Mugikortasun Astea Bilbon
La Union Autobuses-etik intermodalitatea bultzatu nahi dugu hainbat garraiobide eta interkonexio konbinatuz. Gure web orrialdeak bisitatu ditzakezue, www.autobuseslaunion.com eta www.laburundesa.com, non gure zerbitzu eta interkonexioen informazio osoa aurkitu baitezakezue:
- Gasteizetik Forondako aireportuarekin loturak egiten dira, RYANAIR-en hegazkinekin bidaiatzeko.
- Gasteiztik lotura Gasteizko tranbiarekin.
- Bilbo eta Gasteiztik loturak Iruñara Jaca-ko autobusa hartzeko.
- Termibusetik lotura Loiuko aireportuarekin, eta beste hainbat helmugekin.
- Gasteizko autobus geltokitik Aiaraldeko hainbat herriekin lotura dugu eta beste hainbat helmugekin.
- Iruñako autobus geltokitik, loturak hainbat helmugekin.
Kontaktatu gurekin 94 427 11 11 eta 945 26 46 26 telefono zenbakietan.