Gure abantaila guztiak disfruta itzazu Gasteiz eta Miranda artean bidaiatzeko. Erabili ezazu BAT Txartela!

Dakizuenez, urtebete baino gehiago daramagu Gasteiz-Miranda linearen ibilbidea egiten eta linea honetan zenbait berrikuntza eta hobekuntza ezarri ditugu. Autobusak erosoagoak dira, WIFI zerbitzua eskaintzen dute, segurtasun-sistemak berritu eta hobetu dira eta zerbitzuen maiztasuna ugaritu dira bai astean zehar baita asteburuetan. Ordutegi maiztasuna goizeko 07:40tik gaueko 22:20ra da!

Gainera, BAT txartelaren bitartez ordaindu ahal dugu, ibilbideen salneurria murriztuko duen txartela, alegia. Horrela, Gasteiz eta Miranda-ren artean merkeago bidaiatuko dugu.

¿Zer abantaila dakartza Bat txartelarekin bidaiatzeak? Txartela honen abantaila nagusiak ordainketa metodoaren erosotasuna eta ibilbide bakoitzeko deskontuak dira. Txartela 3 euroren truke erosi ondoren, noizbehinka birkargatu beharko dugu, erabileraren arabera. Honek dirua aurreztea suposatuko du, deskontu handia eskaintzen delako bidaia bakoitzeko.

BAT txartela Aplikatutako deskontuak:

BAT txartela orokorra: txartel orokorrarekiko %20ko deskontua.

BAT txartela berezia: txartel orokorrarekiko %40ko deskontua.

Familia ugariak: txartel orokorrarekiko %20ko deskontua (ohiko kategorian) edo %50 (Kategoria berezian)

Horrez gain, orain BAT txartela mugikorraren bitartez kargatu daiteke, erosotasuna gehituz. Aplikazioa jaitsi eta txartela smartphonera hurbildu besterik ez duzue egin behar. Hori bai, mugikorrak NFC funtzioa izan behar du. APP honen bitartez, txartela bete eta mugimenduak kontsulta ditzakezu.

Kontuan izanda, txartela Gasteizeko tranbia makinetan autobus geltokian eta kutxabank-en hainbat kutxazainetan bakarrik bete ahal zela, abantaila handia dakar aplikazioak.

Hurrengo estekan ikus dezakezue aplikazioari buruzko informazio osoa:

Bat NFC aplikazioari buruzko informazio osoa

BAT zerbitzuaren beste abantailetako bat, BAT orokorra erabiltzeko aukera da, pertsona batek baino gehiagok erabili dezaketena. Hau da, ez da txartel pertsonala eta beste pertsonekin tartekatu ahal izango dugu.

Hurrengo estekan BAT txartelari buruzko informazio osoa ikus dezakezue:

BAT txartelari buruzko informazio osoa

Gogorarazten dizuegu, Gasteiz eta Miranda artean goizeko 07:40tik gaueko 22:20rarte bidaiatu dezakezuela gurekin. Hurrengo estekan linearen ordutegi guztiak aurki ditzakezue:

https://www.autobuseslaunion.com/eu/gasteiztik-durangora-eta-mirandara/l19/

Zalantzarik baduzue gurekin kontaktatu dezakezue. Gogoratu txartelak eros ditzakezuela hurrengo bi esteken bidez, komisiorik gabe. www.autobuseslaunion.com eta http://www.araba.eus/alavabus/