Adi bidaiari! Termibus autobus-geltoki berrian arazoak saihesteko gomendioak
Irekitze data: Azaroak 29
Geltoki berriaren ordutegia: 5:45-23:00
“Gure leihatilak itxita dauden bitartean, txartelak aurretik prest izan tornuetatik pasa ahal izateko”
Aldez aurretik informatu dugun bezala, azaroaren 29an abian jarriko da Termibus geltoki berria Bilbon. Hori dela eta, bidaiariek geltokiaren antolaketari buruzko aldaketa batzuei aurre egin beharko izango diote. Aldaketak Bilbotik bidaiatzen duten bidaiariei soilik eragingo diete. Bilbotik Gasteizera, Iruñara edo Altsasura adibidez.
Geltoki berrian, autobus nasetara bertaratzeko, bidaiariek tornu batzuk igaro beharko dituzte. Tornu horietatik pasatzeko txarteletan dagoen QR kode bat erabiliko beharko dute. Sistema berri honekin, behin gure salmenta leihatilak itxita daudenean, bidaiariak aurretiaz tiketak eskuratu beharko ditu nasera sartzeko. Horregatik, zenbait gomendio azaltzen dizkizuegu:
- Leihatilen itxiera ordutik ondorengo bidaietarako, aurretik eskuratu txartelak.
- Erosketa bi moduz egin daiteke: Interneten bidez (komisiorik gabe) bidaia baino 15 minutu lehenago arte eta La Union Autobusen salmenta makinetan.
- Txartela Interneten bidez erosiz gero, smartphonean tiketa izanda edo inprimatuz, QR kodea erabiliz tornuetatik igaro ahal izango duzu.
- Informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara bertaratu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.
Bidaide Bonuen Bidaiariak. Adi antolakuntza berriari!
Bidaide Bonuarekin bidaiatzen dutenek ezin dituzte tiketak Interneten bidez erosi (oraingoz). Beraz, txartelak eskuratu behar izango dituzte salmenta makinen bidez edo Gasteiz edo Bilboko leihatiletan. Beraz, gomendio hauek ditugu gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen duten bidaiarientzat.
- Gure leihatilak itxita daudenean bidaiatzen baduzue, ez utzi azken ordurako txartelen erosketa.
- Posiblea bada, erosketa, egun bat arinago egin. Bai salmenta makinen bidez baita gure leihatiletan.
- Zuen bidaiatzeko ordutegia finkoa bada, aste osorako txartelak egun bakar batean eskuratu eta hurrengo egunetarako prest izan.
- Informazio paneletan zure bidaia agertu arte ezin izango zara tornuetatik pasatu eta autobusen nasetara heldu. Zure autobusaren irteera azaldu baino lehen tornuetatik pasatzen saiatzen bazara, ezin izango duzu txartela balioztatu.
Hurrengo estekan aurki dezakezue informazio gehiago Bilboko autobus geltokiari buruz. Sarbideak, eraikinaren xehetasunak, ordutegiak…
Termibus Bilboko geltoki berriaren antolaketari buruzko bidaiarientzako argibideak
Zalantzarik baduzue edo gurekin kontaktatu nahi baduzue, gure web orrialdearen bitartez edo bezeroari arretarako ditugun telefonoetara deituz egin dezakezue. Bilbo: 94 427 11 11. Gasteiz: 945 26 46 26. Iruña: 948 22 17 66.