Abantailak eskolako garraioan La Union Autobusekin
Guraso, irakasle, zuzendari… ziur gaude zuen seme-alabentzako ahalik eta garraio aukera egokienak nahi dituzuela, ezta? La Union-ek konpromiso handia dugu ikasle guztiek ahalik eta egoera egokienean bidaiatzeko, segurtasun eta erosotasun baldintza onenetan. Horrela, eskola eguna modu erosoenean hasi ahal izateko.
Guretzako, segurtasuna funtsezkoa da. Laneko segurtasun eta osasunerako hainbat metodologia lantzen ditugu, honako ziurtagiriek bermatzen dutena: OHSAS 18001 segurtasuneko arau espezifikoak; ISO 39001 bide segurtasuneko arauak eta CSEAA INSIA errepideko bidaiarien garraioa.
Horrela, segurtasun aktiboko sistemetan inbertsio handiak egin ditugu: nahigabe erreiaz aldatzea, segurtasuneko distantzia detektatzea edo nekea antzematea, besteak beste. Hurrengo estekan gure segurtasun sistemari buruzko zehaztasun guztiak kontsulta ditzakezu:
La Union-en Segurtasun sistemak
Halaber, bidaian zehar erosotasuna handitzeko sistema teknologiko berriak ezarri direla aipatu behar da: Banaka irakurtzeko barrualdeko LED argiak; eserleku bakoitzeko banakako entxufea eta USB hartunea; edo beira tintatuak, pribatutasuna zaintzeko eta eguzki izpietatik babesteko, besteak beste. Hurrengo estekan ikus ditzakezue gure sistema teknologikoen zehaztasun guztiak:
La Union-en Sistema Teknologikoak
Oso garrantzitsua da ikasle oro eroso bidaiatzeko aukera izatea. Horregatik, funtsezkoa ikusten dugu gure autobusak mugikortasun mugatuko bidaiarien beharrizan berezietara egokituta egotea.
La Union Autobusen Taldean merkatuko marka nagusietako 150 autobus ditugu mota guztietako bidaiak (aisia, enpresa, negozioak, ikasleak, kirola…) egiteko.
Autobus eta minibus flota zabala daukagu, 67, 55, 37 edo 15 tokitako autobusen artean aukeratu daiteke eta puntako teknologia-maila, eserleku ergonomikoak eta segurtasun zein erosotasunerako sistema aurreratuenak eskaintzen ditugu.
Zalantzarik izan ezgero, jarri zaitezte gurekin kontaktuan.