Bilbo>Gasteiz lineetako autobusetan patinete elektrikoekin bidaiatzeko debekua

2024/01/23ko Foru Agindua Bizkaiko Foru Aldundia

Otsailaren 1etik aurrera ezin izango da patinete elektrikoekin bidaiatu A3700 emakida bateratuko autobusetan, honako linea hauek barne:

  • A3714 Bilbo>Gasteiz, autobidetik
  • A3711 Bilbo>Gasteiz, Otxandiotik
  • A3712 Bilbo>Gasteiz, Ubidetik
  • A3713 Bilbo>Gasteiz, Murgiatik
  • A3718 Gallarta>Gasteiz
  • A3719 Algorta>Gasteiz
  • A3716 Leioa EHU>Gasteiz

Debeku hau ez da patinete elektrikoetarako soilik. Monozikloetarako edo mugikortasun pertsonaleko beste edozein gailu elektrikoetarako edo bateriekin dabiltzan gailuetarako ere izango da. Ez da debekatuta egongo mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak eta bizikleta elektrikoak.