Gasteizko aireportua autobus linea batez lotuta dago Gasteizko Autobus geltokiarekin eta bere erdigunearekin (Katea eta Eleta kaleak). Enpresa kudeatzailea Union Autobusak da. Bidaiaren prezioa 3 eurokoa da lagun bakoitzeko.
AIREPORTUTIK GASTEIZERANTZ
Autobusa hegazkina heldu baino ordu erdi geroago irteten da terminaleko atetik, bidaiariek ekipajea jasotakoan. Autobus Geltokiaren barruan -15 edo 20 minutu geroago- gelditzen da; ondoren, hiriaren erdigunera abiatzen da, Cadena y Eleta kalera, Katedral Berriaren alboan. Erdiguneko puntu horretatik, oinez joan ahal izango zara hotel askotara. Ondoan taxi geraleku bat dago, horrelakorik behar izatekotan.
GASTEIZTIK AIREPORTURANTZ
Kontrako noranzkoan, autobusa geraleku berberak erabiltzen ditu: Cadena y Eleta kaletik hegaldia baino bi ordu lehenago ateratzen da. 15 minutu geroago, Autobus Geltokiaren barruan gelditzen da. Azkenik, aireporturantz abiatzen da eta bertara hegazkinak irten baino ordu eta erdi inguru lehenago heltzen da.
GASTEIZKO AIREPORTUA
- Horrelako tiketak soilik helmugako hegaldi erregularrerako txartelak dauzkaten bidaiariei saldu ahal zaizkie. Beraz, debekatuta dago autobusean beste inork (helmugako hegaldira joaten ez direnek) bidaiatzea. Autobuseko gidariaren ardura da hori kontrolatu eta egiaztatzea.
- Autobus zerbitzuaren ordutegiak Forondatik irtendako Ryanair konpainien hegaldiek dituzten ordutegien menpe daude.
- Garraio zerbitzu honen prezioa 3 eurokoa da bidaia bakoitzeko. Prezioa finko eta bakarra da, joateko edo etortzeko bidaia bakoitzerako. 0 eta 2 urte bitarteko umeek ez dute ordaintzen.
- Erosteko lekuak: www.autobuseslaunion.com webgunea; ibilbideko autobusa; Gasteizko Autobus Geltokiko eta Bilboko Termibuseko Union Autobusen leihatila; eta Iruñeko Autobus Geltokiko Burundesaren leihatila.
- Ordutegiak Ryanair konpainietako hegaldien menpe daude.
- Gehiago jakiteko deitu honako telefono zenbakietara: 94 427 11 11 eta 945 26 46 26.
- Erosi txartela honako esteka honetan sakatuta. https://regular.autobusing.com/venta/?empresa=launion