ARASKI-rekin batera bidaiatuko dugu hurrengo lau denboraldietan
Poz pozik gaude ARASKI taldearen garraio ofiziala izango garela iragartzeko. Hurrengo lau urteetan zehar, ARASKIren neskek, bai harrobiaren baita “Liga Femenina Endesa”-ren jokalariek La Union Autobusen autobusetan egingo dituzte joan etorriak. Horrela, taldearen babesle ofiziala bihurtuko gara.
Autobus berde bat ikusi la duzue azkenaldian? Ziur baietz. Bi hilabete daramatzagu ARASKI-ren kirolariak alde batetik bestera mugitzen haientzat diseinatu berri dugun autobus batean. IVECO PREMIUM modelo bat da, MAGELYS izenekoa. 13 metroko aparteko garraiobidea, 55 toki ditu barne eta segurtasun zein erosotasun sistema puntakoenak ditu. Gainera, 220 V-ko entxufeak dakartza eta baita USB konektoreak ere. Garaipenaren bila erosotasun osoz joan behar dira!
Ilusioz betetzen gaitu gure logoa ARASKI taldearen elastikoetan egotea. Espero dugu amuleto sinboliko bat izatea eta ARASKI taldeari garaipenera gidatzea.
ARASKI AES (Arabako Emakumeen Saskibaloia)
2015/2016-ko denboraldia gogoangarria izan zen ARASKI taldearentzako eta geroztik arrakasta handia lortu dute. Denboraldi horretan mailara gorenera iritsi ziren, eta hurrengo urtean Erreginaren kopa-rako sailkatu ziren eta Emakumezkoen Liga titulua lortzeko Play Off finalerdia jokatu zuten. Hala eta guztiz ere, talde honen helburu garrantzitsuenak kirol-emaitzetatik haratago lortu izan da.
Zergatik? ARASKI AES orain emakumezkoen elkarte bat da, saskibaloia emakumeen artean prestatu eta sustatzeko sortu da. Haien helburuak kirol jarduera bera baino esparru zabalagoan kokatzen dira. Proiektuak emakumeei prestakuntza eskaintzea, garapen pertsonala sustatu nahi du, emakumeen jabekuntzari, lidergoa eta erabakiak hartzeari, erreferenteak sortzeari eta kirolean gizon-emakumezkoen berdintasunari lotutako balioak erakustea dute helburu.
Horrela, ARASKIren asmoa emakumeak protagonista diren proiektu bat osatzen dutela transmititzea eta proiektuan bertan emakumezkoek egiten duten lana eta kirol jarduera aintzat hartzea eta gizartera transmititzea.
Hurrengo estekan ikus dezakezue ARASKI AES taldeari buruzko informazio gehiago.
Hemendik ARASKI-ri eskerrak eman nahi dizkiogu, gugan jartzen duen konfiantzagatik haien joan etorri garrantzitsuenetan eurekin bidaiatzeko. Noski, zorterik onena opa diegu! Bidean haiekin batera izango gara.