Korrika 21 apirilaren 14an egingo du bukaera Gasteizen

Korrikaren 21. Edizioa apirilaren 4an abiatuko da Garesetik eta Gasteizen izango du bukaera 14an. Biurtero, Korrikak Euskal Herriko herri eta hiriak igaroko ditu giro paregabea sortuz. Hilabetearen 6an Iruñean izango da, 11an Bilbon, 12an Donostian eta Gasteizen izango du bilakaera 14an, aparteko jaialdiarekin amaiera ospatuz.

Aurtengo lema “Klika” da, klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera onartzea, hautua egitea. Aurten, Txillardegi izango da omendua, euskara batueraren sormenean orain dela 50 urte izan zuen zereginagatik, Euskara Batueraren 50. Urteurrena dela aprobetxatuz.

“Klika”-ren mezua oso zabala da. Laburbilduz, Hautua euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea eta jauzia ematea da. Klika egitea da euskaraz ahalduntzea, euskaltegietan matrikulatuz, euskaraz hitz egiteko gaitasuna barneratuz.

Korrikaren helburu nagusia Euskal Herriko bazter guztietara euskararen aldeko mezua zabaltzea da. Gauzak horrela, Korrikaren beste helburu garrantzitsuenetako bat euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratu ahal izatea da, euskaltegien eta gau-eskolen lana sustatzeko helburuarekin. Horregatik, 21.korrikan jasotzen den dirua, Euskal Herri osoaren gau-eskolei eta euskaltegiei laguntza ekonomikoa emateko erabiliko da.

Urte guztietan bezala, aurten abesti berri bat izango da protagonista ibilbidean zehar. Haren leloa hurrengoa da:

Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
Hey Fermin, nola da?
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!

Abesti osoa entzun nahi baduzue hurrengo estekan egin dezakezue:

Klika Korrika 2019 kanta

Noski, korrikak irauten duen egunetan hainbat ekitaldi antolatuko dira igarotzen den herri gehienetatik Korrika Kulturala lelopean. Euskara laguntzeko, ekitaldi gehienetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Noski, Korrika zuen herritik edo hiritik igarotzen denean, jarri zapatilak eta irten kalera korrika egitera, denak batera, euskararen alde.

Aurten korrika Gasteizen egingo duenez bukaera, bertan hainbat ekitaldi antolatuko dira apirilaren 4tik 14-ra. Kontzertuak, irakurketak, antzerkiak… Hurrengo estekan ikus dezakezue Gasteiz-rako antolatu diren ekitaldi guztiak.

21.Korrika Kulturala Gasteizen

Antolatutako jaialdietara bertaratzerik nahi? Nahi izatekotan La Unión Autobusen zerbitzuak erabili ditzakezue. Hurrengo estekan kontsulta dezakezue Bilbo eta ertzeetatik Gasteizera joateko aukerak:

Bilbo eta ertzeetatik Gasteizera bidaiatzeko aukerak

Planificación Korrika