Legezko ohar honen bidez (aurrerantzean, “Legezko Oharra”), AUTOBUSES LA UNION SAren (aurrerantzean,”LA UNION”) www.autobuseslaunion.com Interneteko atariaren zerbitzua arautzen da. Egoitza soziala: Sangroiz 4 Poligonoa, Sondika, 48150. IFZ: A48944045.
Legeria
Orokorrean, LA UNIONen eta webgunean dauden zerbitzu telematikoak darabiltzaten erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriari eta jurisdikzioari dagozkie.
Aldeek beren beregi egokitzen zaien foruari uko egiten diote eta Bizkaiko Epaitegi eta Auzitegien eskuduntzan jartzen dira, kontratu honetako baldintzak interpretatzean zein gauzatzean sortu daitekeen edozein gorabehera konpontzeko.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak jakinaren gainean geratzen dira, eta onartzen dute webgunera sartzeak ez dietela ekarri, inolaz ere, LA UNIONekin harreman komertzialik izatea.
Webgunearen titularrak ez ditu beretzat hartzen bertan laguntzaileek emandako iritziak. Enpresak aldez aurretik abisatu barik Webgunean beharreko aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du; hori horrela, Webgunearen bidez eskainiko diren edukiak zein zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta hauek izango duten itxura aukeratu edo zerbitzarietan nola egongo diren lokalizatuta zehaztu ere.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webguneen edukien jabetza intelektualaren eskubideak, baita bere diseinu grafikoa eta kodeak ere LA UNIONenak dira; beraz, ezin da horiek erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu, eraldatu edo webguneen edukiekin egin litekeen bestelako jarduerarik burutu, LA UNIONek idatziz baimena ematen ez badu. Enpresako webguneen baitan dauden edozein izen komertzial, marka edo ikur jabeenak dira eta legeak babesten ditu.
Estekak (Linkak)
LA UNIONen webguneetan dauden esteken asmo bakarra informazioa ematea da. Beraz, ez dute ezer iradokitzen, gomendatzen edo ezertara gonbidatzen.
Isilpekotasuna eta Datuen Babesa
Apirilaren 27ko 2016/679 Datuen Babesari buruzko Araudi Orokorrak xedatutakoa dela eta, LA UNIONek datu pertsonalak modu automatizatuan erabiltzen dituela jakinarazi nahi die erabiltzaileoi. Enpresak berak sortu du baliabide hori eta enpresarentzat eginda dago, bere ardurapean kudeatuta. Bere helburua, Erabiltzaileekiko harremana kudeatzea eta gauzatzea da, informazioa emateari lotutako zereginak burutzearekin batera. Baldintza orokor hauek onartutakoan, zerbitzua emateko beharrezkoak diren datuak eskatuko dizkie LA UNIONek bere erabiltzaileei.
Fitxategien eta inprimakien erregistroa
Izena emateko inprimakia betetzea derrigorrezkoa da webgunean dauden zenbait zerbitzu erabili ahal izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika ez bada onartzen, ezinezkoa izango da harpidetu, izena eman edo parte hartzea datu pertsonalak eskatuko diren edozein sustapenetan.
Apirilaren 27ko 2016/679 Datuen Babesari buruzko Araudi Orokorrak xedatutakoaren ondorioz, Erabiltzaile gisa izena ematearen ondorioz eskuratuko diren datu pertsonalak LA UNIONen fitxategi batean sartuko direla jakinarazi nahi dizugu (egoitza soziala: Sangroiz 4 Industrialdea, Sondika, 48150 eta IFZ: A48944045). Hala, ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun neurriak ere gehitu egin dira.
Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Datuak benetakoak direla esatearen eta horien zuzenketa egitearen erantzule bakarra Erabiltzea da; beraz, LA UNIONek ez du horrekin inolako erantzukizunik izango. Erabiltzaileek bermatzen dute eta erantzule dira, edozein egoeratan, emandako datu pertsonalak zehatzak eta benetakoak direla eta indarrean daudela, horrez gain, konpromisoa hartzen dute behar bezala eguneratuta izateko. Erabiltzaileak onartzen du izena emateko edo harpidetzeko inprimakian informazio osoa eta zuzena emango duela. LA UNION ez da berak idatzi ez duen edo beste iturri batek idatzitako informazio baten egiazkotasunaren erantzulea; hortaz, ez du inolako erantzukizunik hartuko, informazio hori erabiltzeagatik sortu litezkeen kalteen aurrean. LA UNIONek bere webguneetan dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du; are gehiago, informazio horretan sartzeko aukera mugatu edo debekatu dezake. LA UNIONek emandako informazioan agertu litezkeen errakuntzen zein akatsen edo horretan zerbait falta izatearen ondorioz Erabiltzaileak pairatu ditzakeen kalteak direla eta, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango, betiere jakinarazitako informazio hori beste iturri batzuetatik etorri bada.
Cookieak
www.autobuseslaunion.com webguneak ez ditu cookieak erabiltzen, baizik eta erabiltzailearen terminalean bertan dauden informazio fitxategi fisikoek balio dute erabiltzailea atarian nabigatzen laguntzeko. Dena den, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, ez uzteko artxibo horiek instalatzen.
Helburuak
Erabiltzaileekiko harremanari dagozkion mantentze lanak zein kudeaketak egitea, bai eta informazio zereginak ere.
Adingabeak
Gure zerbitzuren bat berariaz adingabeei zuzenduta badago, LA UNIONek gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak jaso ahal izateko edo, hala badagokio, datuak modu automatizatuan erabiltzeko.
Datuak hirugarrenei lagatzea
AUTOBUSES LA UNION SAk ez ditu erabiltzeen datuak beste inori lagako.
Datuak erabiltzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak gauzatzea
Komunikazioak zuzendu eta honako eskubideak gauzatu ahal izango ditu: datuak erabili, zuzendu, ezeztatu, haien erabilera mugatu, beste leku batera eraman zein horiek erabiltzearen aurka egin. Hori guztia, www.autobuseslaunion.com webgunearen bidez edo e-postaz egin daiteke hurrengo helbidera bidalita: LA UNION; Erreferentzia: Datuen Babesari buruzko Araudi Orokorra; Sangroiz 4 industrialdea, Sondika, 48150. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da LA UNIONen zure burua identifikatzea. Horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidali edo legezko beste baliabide bat erabili dezakezu. Hala ere, erregistratze datuak aldatu edo zuzendu ahal izango dira Site gunean bertan, aldez aurretik erabiltzaile zenbakia eta pasahitza sartuz gero.
Segurtasun neurriak
LA UNIONek Datu Pertsonalak babesteko legerian ezarritako segurtasun mailak bere gain hartu ditu eta saiatu da bere esku dauden bestelako baliabideak eta neurri tekniko osagarriak ezartzen, enpresari eman zaizkion Datu Pertsonalak ez galtzeko, txarto ez erabiltzeko, hauek ez aldatzeko, baimenik gabe ez eskuratzeko, ezta hauek lapurtzeko ere. Dena den, honako zerrendaren barruko arazoren bat gertatuko balitz, LA UNION ez da horren erantzulea izango: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izandako interferentzia, akats, eten edo birus informatikoak; matxura telefonikoak edo deskonexioak direla eta gertatu litezkeen kalteak; linea telefonikoen hutsek edo gainkargek sistema elektronikoa erabiltzean edo Datuak Prozesatzeko Zentroaren gainkargek Internet sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan eragindako atzerapenak edo blokeoak; eta hirugarren batzuek sortutako kalteak LA UNIONen kontrolpetik kanpo legez kontrako esku sartzeak egitean. Edozelan ere, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak aitortu du datuen babesari buruzko baldintzen berri izan duela eta onarpena zein baimena ematen duela LA UNIONek datu horiek modu automatizatuan erabiltzeko, Datuak Babesteko Politikan ezartzen diren helburuekin bat. Atariak eskaintzen dituen hainbat zerbitzuk Datu Pertsonalen Babesari dagokionez aurreikuspen espezifikoak dituzten baldintza partikularrak izan ditzakete.
Autobuses La Unión, S.A.
Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua. Tomoa: 3602; Folioa: 27; Orria: BI 2057. IFZ: A48944045.
Sozietatearen egoitza:
Sangroniz, 4
48150 SONDIKA
BIZKAIA
Tel.: 94 476 50 07
Faxa: 94 476 60 10
La Burundesa S.A.U.
Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatua. Tomoa: 80, sozietateak; Folioa: 35; Orria: 775. IFK: A31003627.
Sozietatearen egoitza:
Plazaola industrialdea, A eremua, 29-32 nabeak
31195 AIZOAIN (NAFARROA)
Tel.: 948 30 35 05 y 948 30 34 89
Faxa: 948 30 34 68