AUTOBUSES LA UNION SA, LA BURUNDESA SAU eta ONIEVA SL enpresek ALU TALDEA osatzen dute. Enpresa talde honek bidaiarien garraioa eskaintzen du hurrengo alorretan: errepideko linea erregularrak, eskaerapeko bidaiak eta langile zein haur ikasleen garraioa. Haren Zuzendaritzak honako konpromiso hauek hartu ditu: bezeroak, erabiltzaileak eta lotutako beste alderdi batzuk zerbitzuarekin pozik egongo direla etengabe bilatzea. Horretarako, kalitatezko zerbitzua eskainiko du, haien beharrizan eta itxaropenei erantzuteko moduan.
- Era berean, langileen gogobetetzea ere bilatzen du. Horretarako, langileek euren eginkizunak, lan prozesuak, eta lan zein ingurumen arriskuak ezagutu ditzaten eta behar diren baliabideak eduki ditzaten ahaleginduko da.
- Zerbitzuaren kalitatea honako irizpideen bidez neurtzea: eskainitako zerbitzua, irisgarritasuna, informazioa, puntualtasuna, bezeroarentzako arreta, erosotasuna, segurtasuna eta ingurumena. Betiere, aipaturiko kalitatea bilatzeko asmoz.
- Zuzendu ordez, aurrea hartu. Bereziki lan arriskuen prebentzioaren alorrari erreparatuko dio osasun kalteei eta galerei dagokienez. Horretarako, arriskuen jatorrian esku hartzen saiatuko da eta, hala balitz, babes kolektiboa banakako babesaren aurretik jarriko du.
- Segurtasuna maila guztietan sustatzea, esate baterako, langileen kontratazioan, etengabeko prestakuntzan, mugimenduen kontrolean, neurketan eta jarraipenean eta prebentziorako nahiz zuzenketak egiteko neurriak hartzean
- Bezero eta erabiltzaileei haien eskubide eta obligazioen eta gure autobusen protokolo zein segurtasun sistemen berri ematea.
- Ingurumena errespetatzea. Horretarako, kutsadurari aurrea hartu, kontsumoak kontrolatu eta hondakinak murriztu nahiz kontrolatuko ditu.
- Gaur egun dauden teknologia onenak eta garbienak erabiltzea, betiere, ikuspuntu ekonomikoaren arabera eskuragarriak badira.
- Energia eraginkortasunez erabiltzen duten ibilgailu, ondasun, zerbitzu eta diseinuak lehenestea, energiaren erabilera behar den eran kudeatzeko.
- Eraginkortasun energetikoari buruzko helburu eta jomugak betetzeko beharrezko informazio eta baliabideak eskuragarri edukitzeko konpromisoa.
- Kudeaketa sistema integratua etengabe hobetzea.
- Erakundeari eragiten dion legeria osoa eta erakundeak izenpetutako beharkizunak betetzea.
- Aukera berdintasuna bultzatzeko eta sexugatiko bazterkeria ezabatzeko neurriak ezartzea.
- Euskara gehiagotan erabiltzeko ekintzak gauzatzea, egunen batean zerbitzu osoa euskaraz eskaintzera heldu arte.
- Kudeaketari buruzko nazioarteko estandarrak ezartzea eta mantentzea, besteei hurrengo alderdietan daukagun konpromisoa erakusteko: kalitatea; lan arriskuen prebentzioa; energiaren kudeaketa; eta ingurumena.
- Irisgarritasun Unibertsaleko Kudeaketa Sistema garatzea eta ezartzea eta haren eraginkortasuna etengabe hobetzea. Horretarako, erakundea osatzen duten guztiei jakinaraziko zaie DALCO (Ibiltzeko, Atzemateko, Kokatzeko eta Komunikatzeko) betekizunak eta araudia betetzeko garrantzia.
- Irisgarria den ingurunea guztientzat lortzea (desgaitasuna izan ala ez izan). Horretarako, UNE 170001 arauan eta dagokion legerian ezarritako DALCO eskakizunak bete eta haien prozesuak hobetuko ditugu, ALU Taldeak bere erabiltzaileen esku jarritako zerbitzuak erabat erabiltzea eragozten duten muga edo oztopoak ezabatzeko asmoz. Hori guzti hori, bidaiarien segurtasuna eta duintasuna zainduta egingo dugu.
Politika hori burutzeko ardura Zuzendaritzarena da, eta langile guztiek ezagutu eta ulertu dezaten behar diren baliabide guztiak hornitzeko konpromisoa hartzen du.
Politika integratu hori osatzeko, urteko helburu neurgarriak finkatzen dira, ahal dela urte hasieran.
2017ko otsaila
Claudio Lesaca Oloriz
Zerbitzuen Zerrenda
La Union eta Burundesa autobusek autobus sistemaren Zerbitzu eta Politika Gutunean islatuta agertzen da enpresak eskainitako zerbitzu nagusiei buruzko informazioa. Bertan ikustarazten dira prestazioaren kalitate mailak, erabiltzaileekin daukagun ageriko konpromisoa sendotzeko moduan.
Ingurumen eta energia kudeaketa.
ALU Taldea 2012an hasi zen Ingurumen Kudeaketa Sistema ezartzen ISO 14001 arauari jarraituz, erakundearen zein bidaiarien errepidezko garraioaren ingurumen eraginak txikiagotzeko helburuarekin.
ALU Taldearen Ingurumen Kudeaketa Sistema, Lutxanako instalakuntzan dago 2013an ziurtagiria eskuratu zuenetik. Ondoren, Laudio eta Vitoria-Gasteizkoetan ere ezarri da. 2014an egin zuen karbono aztarnaren kalkulua ISO 14064 arauaren barne. Haren kalkulua Bureau Veritas ziurtagiri emailearekin ziurtatu zuen. Gainera, 2016ko uztailetik gaur egun arte EMAS Araudia betetzen dugu.
2017ko otsailean ISO 50001 arauaren ziurtagiria eskuratu zuen, ingurumenarekiko konpromisoa energia kudeaketaren alorrera zabalduta.
KUDEAKETA INTEGRATUKO POLITIKA. ALU TALDEAren Zuzendaritzak (Autobuses La Union SA, La Burundesa SAU eta Onieva SL enpresez osatutakoa) honako gaiekin konpromiso osoa duela adierazi nahi du: ingurumen eta energia kudeaketarekin, berdintasunarekin, segurtasuna eta osasunarekin, euskararen erabilerarekin eta irisgarritasuna bezalako beste alderdi batzuekin. ALU Taldearen langile guztiek kudeaketa integratuko politika ezagutu dezakete enpresa barruko komunikazio bideetan argitaratuta dagoelako. ALUren erabiltzaileek ere www.autobuseslaunion.com webgunean irakurri dezakete.
Ingurumen adierazpena bidaiarien eta horretan interesa izan dezaketen beste batzuen eskura dago admin@autobuseslaunion.com helbide elektronikoaren bidez.
ISO 9001:2015 KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMAK
Autobusak) izeneko enpresak, arau horren betekizunei jarraiki, kalitatea kudeatzeko sistemak erabiltzen dituela eta auditore espezializatuek urtean behin horiek ebaluatzen dituztela kreditatuta geratu da.
Ziurtagiri horri eta kalitate sistema integratuari esker, Union Autobusek hurrengo alderdiak bete ditzake:
- Bezeroen, erabiltzaileen eta zerbitzuan interesa duten alderdien baldintzekin betetzea, izan ere, horiek gero eta garrantzia handiagoa eskaintzen diote hornitzaileek ziurtagiriak edukitzeari.
- Hornitzaile eta bezeroen arteko konfiantza handitzea.
- Sisteman etengabeko hobekuntzarako tresnak sartzea.
OHSAS 18001 SEGURTASUNA ETA OSASUNA LANTOKIAN KUDEATZEKO SISTEMA
Union Autobusetan Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema bat dago, ENAC erakundeak OHSAS 18001 estandarraren arabera kreditutakoa.
Segurtasuna enpresaren lehentasunezko helburua da, bai antolakuntzan, bai bidaiatzean. ENACen kreditazioarekin OHSAS estandarraren pean Segurtasun eta Osasun Sistema bat ezartzeak erakundeari onurak ekartzen dizkio eta hurrengo alderdiak bermatzen ditu:
- Segurtasunaren eta laneko osasunaren prozesuak enpresa kudeatzeko prozesuetan txertatzea.
- Ezarri beharreko legeria eta laneko arriskuei dagokiena zorrotz betetzea.
- Langileen segurtasun eta babesa bermatzeko konpromiso arduratsua hartzea.
- Eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzea, lanpostuaren arriskuen kontrola eta kudeaketa eta bajak ikusita.
- Enpresak langileen ongizatearekin konpromisoa hartzea.
Sistema guztia auditore talde baten ikuskaritzapean dabil. Hala, urtean behin arauaren beharkizunak betetzen direla egiaztatzen dute.
AUTOBUS ENPRESEN SEGUTASUN ARLOKO CSEEA-INSIA ZIURTAGIRIA
2017ko otsailean ezarri zen arau hau Union Autobusetan eta urtean behin berriztatzen da.
Automobilaren Ikerkuntza Unibertsitate Institutua (INSIA) Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Ikerketa Institutuetako bat da eta Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoari atxikita egoteaz gain, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Zientzia eta Teknologia Parkearen barruan dago.
CSEAA Hiri barruko eta hiri arteko Autobus Enpresen Segurtasun Ziurtagiri Sistema bat da, INSIAk garatu eta balioztatutako metodologian oinarritutakoa. Haren garapenean, hurrengo alorretako aditu talde zabal batek laguntza eman du: Gidarien Prestakuntza; Autobusen Ingeniaritza; Mantentze lanak; Autobusen Ustiaketa; eta Segurtasun Sistemen Kudeaketa. Gaur egun, metodologia honek ez dauka parerik, ez Espainian eta Europan.
Honako arau honek metodologia jakin bat erabiltzen du bidaiarien garraioan eragina duten alderdi garrantzitsuenak ebaluatzeko, esate baterako, gizakiaren ekarpena, alderdi teknikoak eta trafikoa kudeatzeko prozedurak. Gainera, adierazle sistema baten bitartez, segurtasun maila zenbatzeko, ahulguneak eta indarguneak identifikatzeko eta hobetzekoak aurkitzeko aukera eskaintzen du. Estandar hori ezarri nahi duten enpresen aldetik konpromiso handia eskatzen du.
UNE ISO 39001:2013 BIDE SEGURTASUNA KUDEATZEKO SISTEMA
Union Autobusetan ISO 39001 arauari dagokion Bide Segurtasuna Kudeatzeko Sistema daukagu, 2015etik.
ISO 39001 estandarpean Bide Segurtasuneko Sistema ezartzeak erakundeari onurak ekartzen dizkio eta hurrengo alderdiak bermatzen ditu:
- Bide segurtasunari lotutako prozesuak enpresa kudeatzeko prozesuetan txertatzea.
- Bide segurtasunean prestakuntza sistema sustatzea eta gorabeherak zein trafiko istripuak kudeatzeko tresna edukitzea.
- Bide segurtasunarekin eta arlo honetan interesa duten alderdiekin konpromisoa agertzea.
- Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren alorrean daukan posizioa finkatzen du.
UNE EN 13816: BIDAIARIEN GARRAIO PUBLIKOAREN KALITATEA
Union Autobusek 2013an lortu zuten lehendabiziz UNE EN 13816 arauan ziurtagiria eta urtean behin berritzen da.
Garraio Publikoari buruzko UNE-EN 13816 arauak irizpideak ematen dizkie operadoreei zerbitzuari lotutako kalitate arloko konpromisoak hartu ditzaten, bezeroei espero dutena emateko asmoz. Kalitate arloko konpromisoak zortzi alorretan onartu behar dira: denbora, erosotasuna, informazioa, irisgarritasuna, segurtasuna, eskainitako zerbitzua, bezeroaren arreta eta ingurumen inpaktua. Gainera, hurrengo alderdi hauek bermatzen ditu:
- Zerbitzua aztertzeko eta kontrolatzeko tresna bat edukitzea.
- Garraio zerbitzuaren erabiltzaileek konfiantza handiagoa izatea.
- Zerbitzuaren prestazio hobea eta, haren ondorioz, erabiltzaileen hari buruzko iritzia hobetzea.
- Beste kudeaketa sistemekin bateragarria izateaz gain, auditatu daiteke.
UNE EN 13816: BIDAIARIEN GARRAIO PUBLIKOAREN KALITATEA
Union Autobusek Zerbitzuen Gutunen UNE 93200 Arauaren araberako Bureau Veritas Ziurtagiria daukate hurrengo ibilbideetan:
- Bilbo > Vitoria-Gasteiz
- Eskumaldea > Vitoria-Gasteiz
- Ezkerraldea > Vitoria-Gasteiz
- Bilbo > Vitoria-Gasteiz > Iruña
Zerbitzuen gutuna bezeroekin eta zerbitzuen erabiltzaileekin nahiz haien betebeharrekin hartutako konpromisoa da. Erakunde Ziurtagiri emailearengandik ziurtagiria jasotzeari esker, konpromiso maila neurtu da. Erakundearen jarduera bezeroei zerbitzuan balio handiagoa eskaintzen dieten alderdietarantz zuzentzeagatik nabarmentzekoa da.
UNE 170001-2:2007 IRISGARRITASUNA KUDEATZEKO SISTEMA
Araua ezartzearen eta ziurtagiria jasotzearen ondorioz, Union Autobusek pertsona guztien eskubide eta aukera berdintasunaren aldeko jarrera erakusten duela esan dezakegu, bakoitzak dituen gaitasunei erreparatu gabe.
Gure ibilbideetako garraio zerbitzuetan edozein bidaiari sartu ahal izatea errazteko, zerbitzuaren irisgarritasuna zehaztea eta, hura lortzeko katearen barruan, etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa eskatzen dituen metodologia dago Union Autobusetan. Hurrengo alderdietan du eragina:
- Autobusen prestazioak.
- Enpresak eskainitako zerbitzuei eta bere kanalei buruzko informazioa.
- Bidaia txartelen erosketa, bonuak merkaturatzea eta garraio tituluak erosteko eta merkaturatzeko bideak.
- Zerbitzuen muga fisikoak.
- Bezeroen arreta (iradokizunak, kexak, erreklamazioak).
INGURUMENA ETA ENERGIA KUDEATZEKO SISTEMA
Union Autobusak 2013an hasi ziren Ingurumen Kudeaketa Sistema ezartzen, erakundearen zein bidaiarien errepideko garraioaren ingurumen eraginak txikiagotzeko helburuarekin.
Jarraian azaldutako grafikoan, ingurumen arloko sistemak ezartzeko bilakaera ikusi daiteke.
- 2013-ISO 14001
- 2014:ISO 14064
- 2015:ISO 14001 Laudio/Gasteiz instalakuntzak
- 2016-EMAS
- 2017:ISO 50001 / PAS 2050-ISO 14064
Union Autobusen ISO 14001 Ingurumen Kudeaketa Sistema Lutxanako instalakuntzan 2013tik dago ezarrita. Ondoren, bere instalakuntza guztietan ere ezarri da. 2014an lehendabizikoz egin zuen karbono aztarnaren kalkulua ISO 14064 arauaren barne. Ondoren, Bureau Veritas ziurtagiri emailearekin ziurtatu zuen. Gainera, 2016ko uztailetik gaur egun arte EMAS Araudia betetzen ibili gara.
Urtean behin kalkulatzen dira CO2ren emisioak eta bi urtean behin egiten da haien ziurtagiria, bai erakundearena, bai garraio zerbitzuarena, ISO 14064 eta PAS 2050 arauen estandarren pean. 2017ko otsailean, ISO 50001 arauari dagokionez, ingurumenaren aldeko konpromisoa energia kudeatzeko alorrera luzatu zen.
BIKAIN eta BAI EUSKARARI: HIZKUNTZA KUDEAKETARI BURUZKO ZIURTAGIRIAK
Union Autobusetan goitik behera gaude euskararen alde. Hori dela eta, euskara plana ezarrita daukagu 2009tik. Plan honetan, enpresan euskara zabaltzeko hitzartutako konpromiso eta erabakiak zehazten dira, bai hornitzaileekin eta kanpo zerbitzuekin ditugun harremanak, bai bidaiariekin ditugunei dagokienez. Ahalegin horren ondorioz, Union Autobusetan BIKAIN eta BAI EUSKARARI ziurtagiriak dauzkagu.
Hizkuntza ziurtagiri hori borondatezkoa da enpresentzat eta lau alderdi baloratzen ditu: hizkuntza paisajea, kanpo komunikazioa, barne komunikazioa eta hizkuntza politika.
EMAKUNDE ZIURTAGIRIA
Enpresak eta bere zuzendaritzak lan eta gizarte arloko inguruneekin duten konpromiso sendoa adierazteko, Berdintasuna Plana osatu genuen. Horren ondorioz, EMAKUNDE erakundeak enpresa laguntzaile gisa aitortu gintuen 2016ko abuztuan.
Berdintasuna kudeaketan txertatzea berrikuntzari lotutako elementu nabarmena da. Horrez gain, bidaiariekin eta bezeroekin ditugun barneko zein kanpoko mailetan erakundearen prozesu guztiak berrikusten laguntzen du eta gizabanakoak ardatz bihurtzen ditu. Gainera, Union Autobusentzat enpresaren gizarte erantzukizuna gauzatzeko beste ildoetako bat da eta gizabidea indartzeko balio du.