La Union Autobusak, historia luzeko enpresa
1924ko azaroaren 15ean, Miguel Atxa Egileorrek eta Martin Intxaurbe Aldekoak, biak ere orozkoarrak, Bilbo eta Gasteiz artean bidaiariak eta salgaiak eramango zituen konpainia sortzea erabaki zuten, «Acha Inchaurbe» izen sozialarekin baina «La Unión Servicio de Automóviles» izena erabiltzeko aukerarekin.
80.000 pezetako kapital soziala eratu zuten, bi bazkideok emandako ondasunez osatuta. Zehazki: Saurer markako hiru autobus, VI 346, VI 366 eta VI 406 matrikularekin; Hispano Suiza markako bi autobus, VI 213 eta B 3805 matrikulekin eta konponketa tailer bat Gasteizeko Foruen kaleko 7.ean.
Urte batzuk geroago, 1933ko abenduaren 22an, Acha Inchaurbe y Compañia Limitada sozietatea eratu zen, Cia. Automóviles de Álava enpresako bazkide berriak sartuta. Azken horiek Murgia zeharkatzen zuen Bilbo-Gasteiz linearen gaineko eskubideak ekarri zizkioten konpainiari.
1957ko otsailaren 1ean, sozietate mugatu hori «Acha Inchaurbe y Compañía, Sociedad Anónima» bihurtu zen, «La Unión» izena erabiltzeko aukerarekin. Hala, sozietate mugatuko partaidetzak sozietate anonimoko partaidetza bihurtu zituzten.
Gaur egun, La Union autobusetan 60 langile, 50 autobusetik gorako flota eta esperientzia zabala lortu du bidaiarien errepidezko garraioan. Egoitza nagusia Bizkaiko Lutxana-Erandion dago, eta bertatik jorratu eta koordinatzen du konpainiaren plangintza estrategikoa.
Burundesa
1925ean, Altsasua eta Iruñea lotzen zituen linearen babesean, Nafarroako Urdiain herrian sortu zen Burundesa autobus enpresa. Izenak Burunda bailara zekarren gogora, bertan jarduten baitzuen.
Burundesaren hurrengo lineak Gasteiz eta Iruña lotu zituen eta, gerora, Iruña-Gasteiz-Bilbo linea inauguratu zuen, Araban ibilgailu aldaketa eginez. Bidaiariek, elkarren artean, «La Bilbaina» esaten zioten.
1955ean, hiru ordu eta erdi behar ziren ibilbide hori (baina zuzenean Dimako mendatea zeharkatuz) hasi ziren batera ustiatzen La Union eta Burundesa enpresek, gaur egun arte iraun duen lotura sortuz.
Gaur egun Burundesak ezin hobeki hornitutako 50 ibilgailu eta 70 profesionaletako taldea ditu, gure bezeroei ahalik eta joan-etorri erosoena eta seguruena eskaintzeko prest.
Orain urte asko bi enpresek elkarri bostekoa emanez egin zuten lankidetza hura, denboraz, batasun enpresarial bihurtu zen 2003an, La Unionek Burundesaren ia akzio guztiak erosi zituenenean. Hala ere beti bi sozietateen independentziari eta harremanari eutsi diote.