- Txartela da zure bidaia-asegurua. Eduki eskura ibilbide osoan, enpresako langileak eskatzen dizunean erakusteko.
- Mesedez, egiaztatu beti txartelaren datuak leihatilan hartzen duzunean.
- Gogoratu ordutegi bakoitzeko lekuak mugatuak direla. Irteera bakoitza egoki prestatzeko, komenigarria da abiatu baino ordu erdi lehenago leihatilara txartela erostera joatea.
- Autobusean lekua izango duzula ziurtatzeko, txartela aurretik erosi ahal duzu, leihatiletan. Txartela abiatu baino hilabete lehenago arte erosi daiteken.
- Autobusaren aurrealdeko errotuluari arretaz begiratzea gomendatzen die enpresak bidaiariei, erabili nahi duen autobusa hori dela egiaztatzeko.
Aholku eta Gomendioak
Kontuan hartzeko gomendioak:
Aholkuak eta segurtasuna
Zure segurtasuna gure lehentasuna da. Ondoren segurtasunerako aholku garrantzitsu batzuk dituzu, ikusi eta ikas ditzazun.
- Gidaria:
- Jarduera honetarako beren beregi prestatuta dagoen profesionala da. Autobusean zure «segurtasun aditua» da. Bere jarraibideei kasu egin.
- Ateak eta sarbideak:
- Bilatu itzazu. Ez ibili arinegi autobusera igotzean edo bertatik jaistean.
- Larrialdietarako mailuak:
- Kristalak hausteko mailuak “larrialdiko irteera” leloa duten leihoen ondoan daude. Erabili soilik ateetatik irten ezin denean.
- Ateak segurtasunez irekitzeko:
- Irekitzeko gailua agerian dago, ateen ondoan. Autobusa geldirik dagoenean erabili daiteke soilik. Hura eragitean, ateak desblokeatzen eta berehala zabaltzen dira.
- Lehen sorospenetarako botikina:
- Autobus guztietan dago. Normalean autobusaren aurrealdean egoten dira, piktograma batez identifikatuta.
- Segurtasun uhala:
- Zure jarlekuan badago, lotu.
- Su itzalgailua:
- Autobusaren aurrealdean dago, gidariaren jarlekutik gertu normalean.